INFO

Bilboko konpartsek Etxebarrieta parkean ospatuko dute udako solztizioa

15 su piztuko dituzte hirian zehar Deustun, Erriberan, San Inazion, Ibarrekolandan, Matikon, Etxebarria parkean, Santutxun, Otxarkoagan, Abusun, Buian, Iralan, Olabeagan, Zorrotzan, Masustegin eta Iturrigorri-Peñaskalen.

Sua.

Aurten ere, urteko gaurik laburrenean ehunka pertsona bilduko dira suaren inguruan. Bilbon, barruti guztietan egingo da gutxienez su bat sanjoan gauaren bezpera ospatzeko. Udalak bidalitako oharrean azaltzen dutenez, hiriko 15 lekutan egingo dituzte suak udako solztizioa ospatzeko.

Deustun, Erriberan, San Inazion, Ibarrekolandan, Matikon, Etxebarria parkean, Santutxun, Otxarkoagan, Abusun, Buian, Iralan, Olabeagan, Zorrotzan, Masustegin eta Iturrigorri-Peñaskalen.

Hain zuzen ere, Bilboko konpartsek Etxebarrieta parkean antolatu dute ospakizuna. Arratsaldeko 19.30eatn hasiko da festa, lurraren omenez egindako erritualarekin, egun horrek duen esanahi sinbolikoa agertzeko. Ondoren, umeentzako jolas kooperatiboak hasiko dira eta, bitartean Cloverwind taldearen folk musika izango da lagun. 20.30etan hasiko da ohiko txokolate-jana, erabat doan, bertoko abeltzainek ekoiztutako esnearekin eta bidezko merkataritzako txokolateagaz egindakoa. Aurten, txokolate veganoa ere eskainiko da.

22.00etan hasiko da gaueko ekintzarik ikusgarriena: Correfocs Lekittoko Deabruak taldearekin. Jarraian, 22.30ean, San Juan gaueko su berriztatzailea piztuko da eta bertaratuko direnek «Queimad»" dastatzeko aukera izango dute.

Bestalde, Bilboko Konpartsek antolatutako egitarauaz gain, Bilboko auzoetako jai batzordeek (Auzotarrok) ere hainbat ekintzak prestatu dituztela bilbotarrentzat gogoratu dute.

Gainera, Bilbo Zaharrean ere –Bilbo Zaharra plazaren eta Iturburu plazaren artean–, surik egin ez arren, zenbait ekintza egingo dituzte gau magiko honetan: erromeria, kalejira eta txokolate-jana.