INFO

Esne Beltza, M-Clan eta Vanesa Martin; Aste Nagusian, Abandoibarran

Bilboko Udalak Aste Nagusian Abandoibarrako taula gainera igoko diren beste hiru musika talde eta artisten izenak iragarri ditu: Esne Beltza, M-Clan eta Vanesa Martin. Agertoki berean arituko dira Zea Mays, Amaral, Antonio Orozco eta El Consorcio.

esne beltza

Orain dela aste batzuk, Bilboko Udalak Aste Nagusian izango diren lehen taldeen izenak aurreratu zituen eta astelehen hontan beste hiru izen iragarri ditu. Esne Beltza, M-Clan eta Vanesa Martin Abandoibarrako agertokian arituko dira Aste Nagusian.

Vanesa Martin abuztuaren 22an, asteartea, izango da Bilbon; Esne Beltza 24an, osteguna; eta M-Clan hurrengo egunean, abuztuak 25, ostirala.

Esan bezala, Aste Nagusian zuzenean ikusteko aukera izango den beste hiru musika talde eta artisten izenak ezagunak dira dagoeneko: Zea Mays, Antonio Orozco, Amaral eta El Consorcio BOS-arekin. Artista eta musika talde hauek ere Abandoibarran arituko dira.

Zea Mays, euskarazko bilbotar rock taldea Aste Nagusiko lehen larunbatean arituko den lehen taldea izango da. Eszenatoki berdinean Antonio Orozco arituko da abuztuaren 21ean, astelehena. Igandean, 20an, Amaral pop-rock bikote zaragoztarraren kantak abesteko aukera izango da Abandoibarran. Aste horretako asteazkenean, abuztuaren 23an, El Consorcio bostekoak eta BOS-ak (Bilbao Orkestra Sinfonikoa) kontzertu berezi bat eskainiko dute.