«Ez makurtu preso eta iheslari guztiak ekarri arte», elkartasun mezua Hernanin
Orain arte Kalera Martxan parte hartu duen Karel Sterckx flandriarrari omenaldia egin diote Hernanitik azken-aurreko etapa hastean, uzteko garaia iritsi zaiolako. Bihar amaituko da protesta, Lakuntzan.
Naiz
Hernani
Kalera Martxaren azken-aurreko etapa egin dute gaur, Lakuntzara bidean kilometroak laburtuz. Hernanitik atera dira manifestariak goizean goiz. Bertan, Karel Sterckx orain arte martxan parte hartu duen lagun flandriarrari omenaldia egin diote, protesta uzteko garaia iritsi zaiolako.
Jasotako berotasunagatik eskerrak eman ditu eta elkartasunezko mezua bidali du: «Ez makurtu preso eta iheslari guztiak ekarri arte». Hernaniko Gudarien plaza atzean utzita, Ibarraruntz abiatu dira peto horidun ibiltariak.