INFO

Hatortxu 20 abian da Lakuntzan

Hatortxuren 20. edizioa abian da Lakuntzan. Lau egunez elkartasunaren, musikaren eta giro onaren topaleku bihurtuko den jaialdiko eremura sartzeko jendetza bildu da goizean goizetik eta ilara luzeak sortu dira. 

Ilara luzeak sortu dira goizetik Hatortxura sartzeko. (@Hatortxurock)

Este navegador no soporta el elemento video.


Hatortxuren 20. edizioa hartuko duen Lakuntzako eremu zabala goizeko 10.00etan irekitzekoa zen baina ordu horretarako dagoeneko jende ugari zegoen zain, sarrerak eskumuturrekoengatik trukatu eta akanpalekura sartzeko zain. Goizeko 7.00etarako joan denik ere izan da. 

Autokarabana eta furgonetentzako prestatutako aparkalekura ere iritsi dira lehen ibilgailuak, gunea ireki baino ordubete gutxiagora.

NAIZen jarraipen berezia

Gaurtik igandera, elkartasunaren, musikaren eta jaiaren topaleku bilakatuko da Hatortxu, eta NAIZek jarraipen berezia egingo du egunero bere webgunean, sare sozialetan eta GARA egunkarian.

Eskena eta kontzertuez gain, NAIZ GUNEA bezalako espazio berriak izango dira. Zerbitzu gune bat izango da lau eguneko zorabioari lasai heltzeko, kafe bat hartzeko itzaletan, mugikorra kargatu eta jana eta garbitasunerako produktuak erosteko. Gune honetan izango da, gainera, kafetegia eta bertan hitzaldi eta mahai inguruak antolatuko dira: Facu Diaz, Arnaldo Otegi eta Nega (Chikos del maiz), emakumea eta musika,,,

Hona hemen jaialdiaren gida praktikoa.