Josune Balda eta Jose Camacho aske gelditu dira
Zazpi urte eta erdiko zigorra osorik bete ondoren, aske gelditu dira Josune Balda eta Jose Camacho. Picassenteko espetxetik atera dira (Valentzia).
NAIZ
DONOSTIA
NAIZek jakin ahal izan duenez, Josune Balda eta Jose Camacho euskal presoek askatasuna berreskuratu dute, Picassenteko espetxea atzean utzita.
Eskuetan ikurriña eta preso zein iheslarien etxeratzearen aldeko banderolaz gain, berriki Badajozeko espetxean hil zen Kepa del Hoyoren argazki bat zeukatela atera dituzte lehen argazkiak.
Zazpi urte eta erdi egon dira preso eta zigor osoa beteta atera dira.
2010eko otsailean atxilotu zituen Guardia Zibilak, Hernanin, beste hainbat lagunen aurka egindako sarekada batean.