INFO

Bilboko Udal Musika Bandak zortzi kontzertu eskainiko ditu Areatzako kioskoan

Abuztuaren 20tik 27ra, Areatzako kioskoak urteroko ohiko kontzertuak jasoko ditu eguerdiko 12.00etan Bilboko Bandaren zuzendari titularra den José R. Pascual-Vilaplana eta zuzendariordea den Iñaki Urkizuren eskutik. Abuztuaren 25eko kontzertuan Elciegoko Gaiteroak taldearen kide diren Juan Carlos Gómez eta Juantxu Gómez arituko dira gonbidatu gisa.

Bilboko Udal Musika Banda. (Bilboko Udala)

José R. Pascual-Vilaplana (abuztuak 20, 21, 25, 26), zuzendari titularraren eta Iñaki Urkizu (abuztuak 22, 23, 24 eta 27) zuzendariordearen eskutik, Areatzara hurbiltzen diren bilbotar guztiek Udal Musika Bandaren doinuez eta errepertorio aberatsarekin gozatzeko aukera izango dute Aste Nagusian.

Aurten ere, aukeratutako programek kantu herrikoiak eta jai-girokoak uztartuko dituzte. Hala, Bandak ‘Goizeko zartzuela-saioa’, ‘Goizeko saioa Walt Disney eta Alan Menken-ekin’, ‘Goizeko saioa diskotekan’, ‘Goizeko saioa saxofoiekin’, ‘Goizeko zezenketa-saioa’, ‘Goizeko saioa martxen eta gaiten artean’, ‘Pasodobleen goizeko saioa’, ‘Boleroen goizeko saioa’ estilo ezberdinetako doinuak interpretatuko ditu. Besteak beste, zartzuelak, euskal musika, jazza, musika latinoa, pasodobleak, antzerki musikalak, pop-a, soinu bandak edota ‘Aladdin’, ‘Grease’, ‘Can’t take my eyes of you’, ‘Sombras y luces’ eta ‘Bésame mucho’ bezalako pieza musikalak.

Hitzordua, abuztuaren 20tik 27ra izango da, beti bezala, eguerdiko 12.00etan Areatzako kioskoan. Abuztuaren 25eko kontzertuan, ostirala, Elciegoko Gaiteroak taldearen kide diren Juan Carlos Gómez eta Juantxu Gómez arituko dira gonbidatu gisa.