INFO

Laguntza medikua eta juridikoa helaraziko die Etxeratek euskal presoei

Etxerat elkarteak pauso bat gehiago emango du euskal preso politikoei laguntzeko. Osasun eta zuzenbide arloko prozesuak, abokatuen bitartez, abian jarri ditzaten laguntza ekonomikoa helaraziko zaie. «Gure bizkar hartuko dugu», adierazi du Urtzi Errazkinek, elkarteko bozeramaileak Donostian eginiko prentsaurrekoan.

Donostian egin du agerraldia Etxeratek. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

«Ekimen juridiko guztiak jarriko dira abian, preso bakoitzaren errealitatearen arabera, abokatuen laguntzarekin, martxan jar litezkeen prozedura juridikoak aztertu eta gauzatuko dira», zehaztu du Errazkinek, era berean, espetxean jarraitzen dutenen bizi-baldintzak hobetzeko lanean jarraituko dutela gaineratuz. «Azkeneraino joango gara eta badakigu kasu batzuetan Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiraino jo beharko dugula».

Dispertsioaren ondorioz senideek nahiko gastu badutela eta erabaki dute aurrez egiten zuten laguntza humanoago batetik ekonomikoki babesteko pausoa ematea. Gainera, kolektiboan 312 preso daudela aipatu zuten, eta kopurua jaisten doan arren «beharrak ugaldu egiten dira». Preso gaixoen kopurua esponentzialki igotzen ari dela azpimarratu dute: «91 preso ditugu nolabaiteko gaitza dutenak, horietatik 21 oso larri daude eta guztira 19 euskal preso politiko hil dira espetxeetan».

Ondorioz, Espetxe Zaintzako epaileak Ibon Iparragirreren askatasuna deliberatzen duen akzio eza salatu dute, HIESA gaitzarekin eta fase terminalean dagoena. Horrez gain, nabarmendu dute dispertsioak eragindako 8 auto istripu eragin dituela urte honetan, «eta berriki jakin dugu presoen giza eskubideen defentsan ibili diren 48 euskaldunen aurka fiskaltzak eskatutako neurrigabeko eskariak». Horrenbestez, testuinguru honetan, funtsezkoa iruditzen zaie urrats bat aurrera ematea elkarte gisa.

Erronka berri honi aurre egin izateko datozen hilabeteetan eragile politiko, sindikal eta sozialekin batuko da Etxerat, baita langile eta enpresaburuekin edo kirol eta kultura munduko erreferentziazko pertsonekin eta elizarekin. Bestalde, jakinarazi dute pertsona orok egin ditzakeela aportazioak, hilabete edo une puntualetan.

Asmo berrien aurkezpenean espetxeratuen familiarteko eta elkarteko kideez gain, Fernando Arburua medikua eta Haizea Ziluaga abokatuak osatu dute mahaia.