INFO

Bilboko Udalaren lorezaintza zerbitzuan kontratazio prekarioa ematen ari dela salatu du LABek

Espacios Verdes Bilbao URBASER-CYCASA Aldi Baterako Enpresa Elkartea Bilboko parke eta lorategien mantenu-zerbitzua kudeatzen duen enpresaren kontratazioetan ematen ari den prekarizazioa «kezkagarria» dela ohartarazi du LAB sindikatuak .


LAB sindikatuak ohar batean salatu duenez, irailetik hona 10 langile kontratatu dituzte Bilboko lorezaintza zebitzurako, «usteko praktiketan» baina lan berdina egiten duten lankideen soldataren %60a ordaintzekn zaie.

«Hau are larriagoa da kontuan hartzeko badugu, langileen baja edo/eta oporrak estaltzen egon izan diren aldi baterako langileak berritu ez direnean. Hauek bai kobratzen zituztela soldatak berdintasun baldintzetan, hitzarmenean jasotako soldaten-taulen arabera», azaltzen dute. 

LAB sindikatuak dioenez «bilbotarrentzat zerbitzu publikoa egiten duen kontrata honetan langile berriak argiki diskriminatzen ari direla ikusten ari gara, berdintasun printzipio inolako lotsarik gabe urratuz eta prekarietate baldintza argietan dagoen lankideen talde berria sortuz».

Are gehiago, sindikatuak dioenez «gehiegikerian sakonduz, enpresak langile prekarizatu hauen Gizarte Segurantzaren %50arekin gelditzen da, hau diru-kutxa publikora bideratu beharko zenean».

Iñaki Aretxaga Bilboko Udalaren lorezaintza kontrata honetako LABeko delegatuaren arabera: «Zalantzan jartzen dugu Bilboko Udalak kontratazio hauen xehetasunak ezagutzen dituenik. Inork ezin dezake onartu, eskuin neoliberalenak kenduta, ezin du utzi prekarioen dagoen langileen klase baten sorrera. Honek dakarrena da, gure begien aurrean eta diru-kutxa publikoak kaltetuz, pobreziaren mugan dagoen langileria deitu izan dena. Hitzarmenetik kanpo dauden langileak, baina lan berdina eginez eta ordutegi berean. Garbiki diskriminatuak, inolako lotsarik gabe. Horrelakoa da enpresarioen klase hau, kontratatzen dituzten langileen duintasun eta lan-baldintzekiko inolako begirunerik gabe. Eurentzat, zenbakiak baino ez dira, hauek ordezkatzeko kontratatzen jarraitu ez dituzten langileak zenbaki hutsak izan diren bezala».

LABetik, dei egiten diete botere publikoei eta Bilboko Udala bezalako instituzioei, «langile guztien duintasun eta berdintasun baldintzak berma ditzaten, orain arte izan den bezala».