INFO

Errenta kudeatzen asmatu ez eta puntu bakarrarekin itzuli da Athletic Riazorretik (2-2)

Bi aldiz aurreratu da markagailuan Athletic Deportivoren aurka Riazorren aurka jokatu duen neurketan. Aurretik jartzean, baina, erakutsi ditu ahultasun guztiak. Azkenean, berdinketa, puntuak gehitzen jarraitzeko balio diona. [Neurketaren xehetasunak]

Zelaietara itzultzen zen De Marcosek ez du amaitu neurketa. (@AthleticClub)

Etxetik kanpo irabazi gabe jarraitzen du Athleticek. Aukera aparta izan du horretarako igande honetan Deportivoren aurka Riazorren jokatu duen neurketan, baina puntu batekin konformatu behar izan dute zuri-gorriek; ontzat eman dezaketen puntua, ikusitakoak ikusita.

Ongi hasi dute neurketa lehoiek. Aginte makila hartuta, bizpahiru aukera sortu dituzte 16. minutuan Susaetak neurketako lehenengo gola sartu duen arte. Hasiera ikusta, eta markagailuan aurretik joanda, zuri-gorriek garaipenerako bidea hartua zutela zirudien; gola sartzeak, baina, kalte egin die mejora baino.

Markagailuan atzetik ikusita, erasoa jo du Deportivok. Adrian, Fede Cartabia eta abarrak iritsierak pilatzen hasi dira Keparen ate ingurura, harik ere lehenak, 35. minutuan, banakoa egin duen. Berdinduta iritsi da neurketa atsedenaldira.

Bigarren zatia lehena bezala abiatu dute zuri-gorriek, jokoaren kontrola eurena egin eta erasora. Hala, 60. minuturako aurretik ziren berriro markagailua; Williamsek egin du 1-2koa, Raul Garciaren baloi bat aprobetxatuta. Baina bigarren zatia lehenengoaren erreplika izan da; gola sartu eta atzera egin du Athleticek, eta erasora abiatu da berriz Deportivo.

Lehoien atzeko lerroak emandako erraztasunak baliatuta egin du binakoa Scharrek 76an. Amaiera artekoa joan etorriko neurketa izan da; biek izan dute gola sartzeko aukera –zutoinera jaurti du Williamsek–, baina inor ez da azkenean hiru puntuak eskuratzeko gai izan.

Errepasatu neurketaren xehetasunak NAIZen webgune berezian.