Tximista batek Zestoako kanpaidorrea bota du
Zestoako kanpaidorrea erori egin da tximista batek jota, antza. Zauriturik ez da izan, baina harri handiak erori dira plazara.
NAIZ
Zestoa
Zestoako Andra Mariaren Jasokundea parrokiako kanpandorrea bota du tximista batek. Zarata handia entzun da herrian 21:30ak aldera. Kanpaidorrearen zati bat plazara erori da, baina ez du inor zauritu.