INFO

2017ko Bilboko Ospetsuak: Bizkaisida, Javier Viar, Jon Ortuzar, Maria Dolores de Damborenea eta Telebilbao

Bilboko Hiribilduaren Enbaxadorea 2017an Guggenheim museoa izendatu dute, «mundu osoan hiri-eraldaketaren eta Bilboren etorkizunaren ikur kultural eta ekonomikoa izateagatik». Aburto alkateak izendatutako lehenengo Bilboko Hiribilduaren Enbaxadorea da, aurrekoa Athletic Club izan zen 2012an.

Bilboko Ospetsuak saria. (Bilboko Udala)

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak «2017ko Bilboko Ospetsuak» izendatzeko aukeratutakoen zerrenda jakinarazi du Gobernu Batzordearen bileran. Aurten, berritasun gisa, Udalak Bilboko Hiribilduaren Enbaxadore izendatu du Guggenheim museoa, «mundu osoan hiri-eraldaketaren eta Bilboren etorkizunaren ikur kultural eta ekonomikoa izateagatik».

2001ean eratutako «Bilboko Ospetsuak» aintzatespen honen bidez, jardunean egindako ibilbidearen ondorioz Bilboko hiriaren izen ona zabaltzen lagundu duten pertsonak nahiz erakundeak aldarrikatu nahi dira.

Aurtengo edizioan, Udalak sei lagun berri gehituko dizkio Bilboko Ospetsuen zerrendari, orain arte 95 aintzatespen banatu dituelarik:

-Bizkaisida, Bizkaiko Hiesaren aurkako Herri Batzordea. Hiesaren inguruan kontzientziatu eta heztearen alde eta osasun publikoko arazotzat hobeto ulertzearen alde erakutsi duen arima solidarioagatik.

-Javier Viar Olloqui. Farmazialari bilbotarra, Euskal Kulturaren eragile polifazetikoa, Bilboko Arte Ederren Museoaren hedapena eta bilakaera Hiriko kulturarekin uztartzen jakiteagatik.

-Jon Ortuzar Bilbao. Enpresen, komunikabideen, ospitale-zentroen eta Euskalduna Jauregiaren kudeaketan egindako ibilbide profesionalagatik, Bilbon kultura, gizartea eta ekonomiaren arteko topagunea orekatzeagatik.

-Maria Dolores de Damborenea Gonzalez. Mediku bilbotarra eta zientzialari nabarmena, altruismoa, zuzentasuna, zintzotasuna eta solidaritatearen balioetan oinarrituta ospitale-kudeaketan egindako ibilbide profesionalagatik.

-TeleBilbao. Bilbo jarduteko arrazoi duten pertsonen eta langileen taldea, Bizkaiko hiriburuan egunero gertatzen dena gure etxeetara eramateko lan egiteagatik.

Guggenheim Bilbao Museoa, Bilboko Hiribilduaren Enbaxadorea izendatu dute.