INFO

Parisko mobilizazioaren atzean ehunka artisau lanean

Ehunka dira egunotan, «argien hirian» itzalpean lanean ari diren bake artisauak. 200 ibiltari izango dira, 3 egunez 3 espetxetatik pasatu eta larunbatean Senako hirian lur hartuko dutenak. Milaka lagun izango dituzte zain «orain presoak» dioen lekukoa hartzeko.


Azaroaren 16an Mont-de-Marsanetik abiatu zen «espetxe tourra» Lillen da gaurkoan eta Aitzol Etxaburu eta Asier Bengoa preso dauden Clairveaux presondegitik iragango da. Bihartik aurrera ordea, etapa berri bat abiatuko da, hain zuzen ere, Paris inguruko hiru kartzela zeharkatu eta birari Montparnasseko geltoki inguruan amaiera emango diona.

Hortaz, hogeita bat egunez Estatu frantsesa ia alderik alde zeharkatu duen delegazioak daraman lekukoa 200 lagunek osatutako zutabe ibiltariaren eskuetan geratuko da, eta hauek, Frantziako hiriburura gerturatuko diren milaka lagunekin egingo dute bat larunbatean, abenduaren 9an.

Artean, Paris hegoaldean dagoen Vitry-sur-Seine hirian hartuko dute ostatu eta handik abiatuko dira kartzela batetik bestera egin behar dituzten ibilbideak egitera. Aitzitik, Reau Sud Francilien espetxetik irtengo da martxa bihar goizeko 9:30ean eta 22 kilometroko itzuli baten ostean, Fleury-Merogis presondegi ospetsura iritsiko da. Ostiralean, Fleury-Merogis eta Fresnes espetxeen arteko ibilbidea egingo dute (17 km), eta larunbatean Fresnesetik irten eta Parisko erdigunean, Montparnasseko tren geltokitik gertu dagoen plaza batera helduko dira (Place du 18 juin 1940). Handik hasiko da, bake artisauek iragarri moduan, Euskal Herriko musikari, dantzari eta abeslariekin, «gure herria ordezkatuko duen mobilizazioa».

«Zerbait falta da?»

Hiru egunez espetxez espetxe arituko den ibilaldia antolatzeko, zein larunbatean Estatu frantseseko hiriburuan milaka lagun bilduko dituen ekimena burutzeko itzelezko lana dago atzean. Ehunka dira antolakuntza lanetan dabiltzan laguntzaileak, batzuk aspalditik, besteak duela zenbait egun hasi ziren lanean, badira Euskal Herritik lan egiten ari direnak, eta baita Parisa lan egitera joan direnak ere. Ahaztu gabe, «buru-belarri lanean dabilen Parisko jendea, zeren beraiek gabe hau guztia ezinezkoa litzateke», zioen atzo arratsaldean Parisa iritsi zen Mikel Berasaluze azkaindarrak.

Egunotan Paris hegoaldean diren Reau Sud Francilien, Fleury-Merogis eta Fresneseko presondegiak oinez zeharkatuko dituen martxan parte hartuko duten lagunak elikatzeko ardura hartu zuen lagunetako bat da Berasaluze. «Ez naiz ni bakarrik, asko gara, bakoitza bere ardurekin, eta guztion artean lantalde handi bat osatzen dugu», azpimarratu zuen sukaldariak.

Duela zenbait aste hasi ziren ibiltarientzat beharko zen janaria biltzen eta pozik ziren jasotako erantzunarekin, zeren «hasieratik, harrera oso positiboa» izan zutela nabarmendu zuten. «Ez dut ezetzik jaso, jende batek agian duela hamar urte ezetz erantzungo lidake, baina orain aldeko giroa dago, eta denek plazer handiz laguntzen dute», kontatu zigun Berasaluzek.

Horren erakusle da Lapurdi eta Nafarroa Behereko enpresa ezagun eta esanguratsuek Parisko martxarekin bat eginaz eskaini duten janari kopurua. Besteak beste, 190 txistor, 84 litro zopa (42 x2), 30 kilo gasna, 10 kilo urdaiazpiko, 10 kilo saltxitxoi, 200 tableta txokolate, 20 kilo kafe, 500 poltsatxo te, 300 poltsatxo tisana eta 5 kilogramo txokolate hauts, bildu zituzten, martxisten gosari, bazkari eta afariak hornitzeko.

Alta, antolatzaileen kalkuluen arabera beharko duten jaki kopurua handiagoa da eta jada badira zenbait egun Parisko harategi, barazki saltzaile eta okinekin harremanetan direla. Barazki jaleak ere kontuan hartu dituzte gainera, eta soberakinekin zer egingo duten ere jada lotua dute. «Parisen ez dago birziklatze sistemarik, beraz konposta egiten duen hango laborari batek lan hori bere gain hartuko du, eta gainerako hondakinak berriz, sailkatu eta dagokien lekuan ontziratuak izan daitezen lanean ari den beste talde bat ere bada», argitu zuen Azkaineko laguntzaileak.

Atzo goizean Baionatik abiatu eta eguzkia itzaltzen hasi zen unean iritsi ziren «argien hirira» Lapurdiko hiriburutik abiatutako dozena bat lagun. Astelehen arratsean zamatu zituzten bi furgoneta janari, sukaldeko materialarekin eta martxisten beharrei erantzuteko aferekin. Giroa hotz izan arren bero ziren zamaketa eta metatze lanetan zebiltzan lagunen gorputzak. Gauza guztiak sartzeko «tetris» jokoan ari zen lagunak lekurik ez zen tokian lekuak asmatzen zituen artean, behin eta berriz galdetzen zuten kideek, «zerbait falta da?».

«Paristar asko izango da Parisen»

Parisen elkartasun keinu ugari jaso ditu martxak, eta asko dira martxarekin bat egin duten elkarte eta zeinu politiko desberdinetako hautetsi eta militanteak. Horren adierazle dira, antolakuntza lanetan dabiltzan Paris inguruko 30 lagunak. Haien artean, bada denbora gehiago izateko abenduaren 9a bitartean lantokian jai hartu behar izan duenik ere.

Batzuk prefeturarekin harremanetan daude, ibilbidea adosten, eskaera administratiboak burutzen, prefeturaren eskakizunak betetzeko bitartekoak bilatzen. Ibilbidea nolakoa izango den eta zerekin atondu daitekeen erabakitzerako orduan antolatzaileen lana errazteko kalez kale ibilbide osoa bideoan grabatu duen lagun bat ere bada, eta horrelako adibide andana jar daitezke.

Juan Salazar Donostian jaio zen, baina bizi osoa Parisen eman du. Urte luzez euskal preso eta senideei sostengua ematen lan egin du Euskal Komitearekin, besteak beste, Txalaparta irratian edo asteburuetan Paris inguruko espetxeetako euskal presoen ahaideei laguntzen. Sarri, beste elkarte eta talde anitzekin elkarlanean aritzea suertatu zaie, baina oraingo honetan, «euskal gaiarekin antolakunde asko inplikatzea lortu» dutela azpimarratu zuen.

Abenduaren 9an izango den mobilizaziorako 600 laguntzaile behar zituzten, eta Salazarren esanetan, «erraz bildu da behar zen laguntzaile kopurua. Asko Euskal Herritik etorriko dira eta hemengo jendearekin elkarlanean arituko dira». Laguntzaileen artean beraz, denetik izango da, euskaldunak, Parisko elkarteetako kideak eta norbanako anitz ere bai, haien artean, baita apezpiku bat ere. Jacques Gaillot, «apezpiku gorria», ezaguna da Frantzian, aldarri sozial eta politiko askotan engaiatu izan delako. Gaillot larunbateko mobilizazioa antolatzen ari diren laguntzaileetako bat gehiago da.

Senako hiriaren erdialdean burutuko den ekimena ongi aterako den zalantzarik ez du Salazarrek eta baikor azaldu zen GARAri egin zizkion adierazpenetan. «Paristar asko izango dira datorren larunbatean bake artisauek deitu duten manifestazioan», abisatzen zuen antolakuntza lanetan dabilen Parisko lagunak.

 

París, a punto de tomar el testigo DE la marcha de las cárceles francesas

La delegación compuesta por integrantes de Sare, Etxerat y Bagoaz, que partió de Mont de Marsan el pasado 16 de noviembre para visitar una veintena de cárceles francesas y reunirse con numerosos agentes políticos y sociales, se encuentra hoy en Lille. Pero a partir de mañana será una columna formada por más de 200 personas la que recorrerá las cárceles situadas en el área sur de París; y son cientos los voluntarios que trabajan a destajo para que las movilizaciones que se desarrollarán los próximos días en la capital del Hexágono se lleven a cabo con éxito.

El alcalde comunista de Vitry sur Seine, Jean-Claude Kennedy, ha habilitado unos locales para que los participantes en estas marchas, que confluirán en París el sábado con los llegados a la manifestación, tengan un «campo base» donde puedan dormir y asearse. Asimismo, les ha invitado al aperitivo que ha organizado para el próximo viernes en el Ayuntamiento de la citada localidad. A los participantes en la marcha también se les anima a hacer una pausa en el camino y tomar un café en el local del Partido Comunista situado en el camino que recorrerán el sábado a la mañana entre la cárcel de Fresnes y la estación de tren de Montparnasse.

Mientras tanto, los organizadores de la movilización del sábado trabajan para no dejar ningún cabo suelto. El artesano Txomin Casteigts se mostraba preocupado ayer porque «meter 2.000 personas en un tren en cinco minutos será complicado» y advertía que «la gente debe seguir las consignas de los organizadores para que todo salga bien».

En ese sentido, Casteigts aconseja a las personas que vayan a viajar en tren a que acudan a la estación con media hora de adelanto. Así, en tren, autobus, coche o avión los organizadores esperan que serán miles las personas que lleguen el día 9 a la Ciudad de la Luz.H.L