INFO

Bizkaiko Gabonetako jaiotzarik handiena, Erriberako merkatuan

Bilboko udal merkatura hurbiltzen diren bisitariek, Gabonetan Bizkaiko orografian dauden jaiotza guztien artetik handiena ikusteaz gozatu ahal izango dute.

Erriberako merkatuan dagoen jaiotzaren aurkezpena. (Bilboko Udala)

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Zinegotziak, Bizkaiko Jaiotza Egileen Elkarteak, Bilbao Zerbitzuakekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan egin duen 27 metro karratuko jaiotza bisitatu du gaur goizean.

Datorren urtarrilaren 8ra arte ikusi ahal izango den muntaketak, 6000 l/h mugitzen dituen ur jauziak eta mugimenduan dauden zazpi irudik osatzen dute, eta 27 metro karratu ditu.

Aurten, Bizkaiko Jaiotza Egileen Elkarteak «Errege Magoen Adorazioa» irudikatzen duen jaiotza egin du. Eszena nagusia korta-lastategi batean dago, eta hiru Errege Magoek euren opariak eskaintzen dizkiote Jesus haurrari, morroiak hiru zaldiak lasaitzen ahalegintzen diren bitartean.

Eszena nagusia inguratzen duen herri hebrearrean errementaria ikus daiteke, zaldi baten ferraketan lanean, eta aitita, bilobarekin, arrain batzuk prestatzen. Erdiko plazatxoan dagoen zuhaitz gunean umeak daude, «umeen parkeko» txinboetan, kulunketan eta birak ematen dituzten gailuetan jolasten. Jaiotzaren erdian ur jauzi handia dago, eta arrantzaleak arrainak harrapatzen ahalegintzen dira. Eskuinaldean herriko iturria dago, eta hainbat pertsona bertara doaz, euren kantinak betetzera, eta ume bat amarekin liskarrean ari da, txinboetara joan ahal izateko.

Bisitan zehar, Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Zinegotziak, zoriondu egin du Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkartea, «udal gunea nabarmentzen duen eta inor hotz utziko ez duen ekimen horrengatik».