«Hautetsontziak jartzen dituzten bakoitzean, hor izango gara gu», Sant Julià de Ramisetik
Carles Puigdemont presidenteak bertan eman izan du botoa beti, urriaren 1ean Guadia Zibilak ekidin zuen hura eta gaur erbestean denez ezingo da bertaratu. Xingola horiak daude inguruetan, plazak erreferendumeko data gogoratuz izena aldatu du eta herritarrak berriz datoz, lehen ordutik, botoa ematera.
«Herritar askok esan dit zaila egingo zaiela berriz ere kiroldegi honetara etortzea botoa ematera», Marc Puigtió alkatea hauteslekuan da lehen ordutik jendeari botoa ematera deituz, «oso garrantzitsua da gaur botoa ematea, irabaztea eta erakustea Europari eta munduari kataluniar errepublika eraiki nahi dugula».
Marc Puigtió, alcalde de St. Julià de Ramis. "Muchos vecinos me han comentado que les costará volver aquí a votar" #21d pic.twitter.com/oLvGYrK783
— Ion Telleria Barrena (@iontelleria) 2017(e)ko abenduak 21
Erreferendumean dozenaka herritarrek babestu zuten hautesleku hori bera da gaurko bozketarako atondu dutena.
Pere Pujolràs buru belarri aritu zen erreferendum egunean hauteslekua prestatzen, Guardia Zibila sartu zenean hautetsontzien gela giltzaz itxi zuen aguro, eraman ez zizaten. Poliziak atea bota eta hautetsontziak eraman ostean guardia zibilen erretiratze unean manifestarien buruan joan zen besoak zabalik liskarrik izan ez zedin. Gaur ere interbentore lanetan ari da, «hautetsontziak jartzen dituzten bakoitzean hor izango gara gu», dio.
Pere, intervertor el 1-O, interventor el #21d ¿Son un segunda vuelta? pic.twitter.com/82v44HRt1Q
— Ion Telleria Barrena (@iontelleria) 2017(e)ko abenduak 21
Ilarak lehen ordutik
9.00etan puntual ireki dute hauteslekua eta dozena bat lagun zain ziren atean botoa eman ahal izateko. Etenik gabekoa da jendearen joan-etorria eta dezenteko ilara sortu da botoa emateko, parte hartze altua espero da.
10.00ak aldean Marcela Topor etorri da botoa ematera. Senarra Bruselan du, Carles Puigdemont presidentea da.
Vota en St. Julià de Ramis Marcela Topor, su marido es el president Carles Puigdemont #21d pic.twitter.com/rVpynuUlKK
— Ion Telleria Barrena (@iontelleria) 2017(e)ko abenduak 21
Hautetsontziak jarri eta hauek babesten saiatu arren ezin izan zuten bertan botoa eman St. Julià de Ramiseko herritarrek, gaur boto paper ezberdinekin baina botoa ematera datoz berriz, orain Urriaren 1eko plaza deitzen den kokagunera.
Puidemonten botoa gaur Sant Cugat del Vallès herrian ian da, bertan eman du presidentearen botoa 18 urte bete berri dituen Laura Sanchok:
Avui és un dia molt important, no per la Catalunya d'avui sinó per la #Catalunya del futur. I tu Laura representes aquesta albada d'esperança. És el moment que la República dels ciutadans jubili la monarquia del 155 #JuntsxCat #21D pic.twitter.com/5v9Meq0qJE
— Carles Puigdemont (@KRLS) 2017(e)ko abenduak 21