‘Euskaraz bizi nahi dut egun batez’ bideo lehiaketa egin dute Arrigorriagan
Lehiaketa honen bidez herriko institutuko ikasleek euskaraz bizi daitekeela islatu behar zuten hiru minutu inguruko bideo baten bitartez.
Joan den abenduaren 29an, Arrigorriagako Udaletxeko Euskaldun Berria erakusketa-aretoan “Euskaraz bizi nahi dut egun batez” bideo-lehiaketaren sariak banatu ziren. Udaleko Euskara Sailak antolatu zuen lehiaketa, eta institutuko ikasleek hartu zuten parte, bi kategoriatan banatuta: 14 eta 16 urte arteko ikasleak (DBHko 3. eta 4. maila) eta 16 eta 18 urte artekoak (Batxilergoko 1. eta 2. maila).
Lehiaketa original honetan, institutuko ikasleek euskaraz bizi daitekeela islatu behar zuten hiru minutu inguruko bideo baten bitartez. Lehenengo kategoriako saridunak Eukene, Nahia, Iraia eta Uxue izan dira, ‘24 ordu euskaraz’ lanari esker. Bigarren kategorian, berriz, Ana, Nagore, Aitana eta Maitaneren lana nagusitu da: ‘Egun bat euskaraz’.
Bi kasuetan, Arrigorriagako saltokietan gastatzeko 150 euroko bono bana eskuratu zuten irabazleek. Sariak banatzeko ekitaldian arloko udal-arduradunak eta Euskara eta Komunikazio Saileko zinegotzia, Sonia Rodríguez, izan ziren.