Soto, Iriondo eta Goirizelaiarekiko elkartasuna sarera iritsi da
Iñaki Soto eta Iñaki Iriondo kazetarien zein Jone Goirizelaia abokatuaren kontrako epaiketa abiatu da. Elkartasuna eta babesa epaitegi ataria gainditu eta sare sozialetara iritsi da.
Estatu espainolean kazetarien eguntzat jotzean dute gaurkoa, urtarrilaren 24a; bien bitartean, Bilbon Iñaki Iriondo kazetaria eta Iñaki Soto GARAko zuzendaria eseri dituzte akusatuen aulkian. Haiekin batera eseri da Jone Gorizielaia abokatua ere. Haiek dira Cabacas auziko aurreneko epaiketako akusatuak.
Ia sei urte dira Ertzaintzaren pilotakada batek jota Iñigo Cabacas gaztea hil zenetik. Gaztea hil zuen polizia operatiboaren buruak, ‘Ugartekok’ jarritako salaketa baten harira egingo da epaiketa. Iñigo Cabacas zauritu zuten gau horretako audioen argitalpenak zein abokatuaren adierazpenek «osasun arazoak» eragin zizkiotela dio ertzainak eta bere «ohorea eta intimitatea» urratu izanagatik salatu zituen akusatuak. Jasandako «kalteengatik» 250.000 euroko kalte ordaina eskatu du.
Epaitegi atarian elkarretaratze batek elkartasuna eskaini die Iriondo, Soto eta Goirizelaiari. Sareetan ere nabaria da elkartasuna, bai eta adierazpen askatasunaren aldeko defentsa ere.
Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak bere babesa agertu eta epaiketa salatu du. Auzitegiaren atarian komunikabideetako hainbat eragileren babesa jaso dute epaituek.
Kazetari elkarteko eta hedabide ezberdinetako ordezkariak elkarretaratzean #Cabacas @berria pic.twitter.com/2XXBiR9i0F
— Asier Arrate (@AsierArrate) 2018(e)ko urtarrilak 24
Gure babes osoa eskaini nahi diegu @gara_isoto @gara_iiriondo eta @garanet.eri
— Bostok Photo (@BostokPhoto) 2018(e)ko urtarrilak 24
'Adierazpen askatasunaren alde, informazio eskubidearen alde', @ibanarregi BERRIA egunkariko kontseilari ordezkariak babesa adierazi die @garanet egunkariari, @gara_isoto zuzendariari eta @gara_iiriondo kazetariari.@naiz_info https://t.co/zZTK0Ex9bK #cabacas pic.twitter.com/I6JyUjSEi4
— Berria.eus (@berria) 2018(e)ko urtarrilak 24
Sortu alderdi politikoak babesa helarazi die auzipetuei eta Cabacasen heriotzaren erantzuleen aurkako epaiketa noiz izango den itaundu du.
Gaur @gara_isoto eta @gara_iiriondo epaituko dituzte prentsa independente eta zorrotza egiteagatik.
— Sortu #GoraHerria (@sortuEH) 2018(e)ko urtarrilak 24
Jone Goirizelaia abokatua Iñigo Cabacasen familia defendatu eta erantzuleak jakiten saiatzeagatik
Noizko hilketaren erantzuleen aurkako epaiketa?#gurebaliabideak #IñigoGogoan pic.twitter.com/yjE0NYQvVz
EHBilduk ere elkartasun mezuak zabaldu ditu sarean.
Justizia ez da Iñigo Cabacasen hilketaren kasua ikertu duten kazetariak eta argitzea eskatzen dutenak epaitzea. Gure elkartasuna eta babesa:@gara_isoto @gara_iiriondo eta Jone Goirizelaia pic.twitter.com/fyZHkPwvUP
— EH Bildu (@ehbildu) 2018(e)ko urtarrilak 24
Gaurkoa bezalako egunetan nabarmentzen da @garanet en ekarpena. Segi aurrera @gara_isoto @gara_iiriondo
— Unai Urruzuno (@uurruzuno) 2018(e)ko urtarrilak 24
...eta Jone.
Adierazpen askatasunaren kontrako eraso berri honen aurrean, elkartasun osoa eta besarkada bana @gara_isoto, @gara_iiriondo eta Jone Goirizelaiari.
— Maddalen Iriarte (@MaddalenIriarte) 2018(e)ko urtarrilak 24
Informazioa ez da delitu! https://t.co/NJ4HAeajMJ
Gipuzkoako Kultura, Gazteria eta Kirol diputatu izandako EAko Ikerne Badiolak sostengua erakutsi die auzipetuei. Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara zuzendari ohi Zigor Etxaburuak ere «eskandalutzat» jo du epaiketa.
Elkartasun osoa @gara_isoto , @gara_iiriondo eta Jone Goirizelaiari adierazpen askatasunari egiten zaion enegarren erasoaren aurrean. Informatzea ez da delitu! https://t.co/hjppmceAyf @naiz_info
— Ikerne Badiola (@ikernebadiola) 2018(e)ko urtarrilak 24
Eskandalu hutsa da!#Cabacas familiak ez du justiziarik t bidegabekeria salatu duen @naiz_info.ri zigorra ezarri nahi diote https://t.co/E7QTdpz2Ey
— ZigorEtxeburuaUrbizu (@ZEtxeburua) 2018(e)ko urtarrilak 24
GARAko irakurleek ere babesa eta sostengua helarazi nahi izan dute sare sozialen bidez. Epaiketak Cabacasen senideei eragingo dien mina ere presente izan dut askok.
Gaur hasiko da, hutsunearen kontrako epaiketa, minaren aldekoa, justiziaren aurkakoa.
— Opio Errebeldea (@OpioErrebeldea) 2018(e)ko urtarrilak 24
Baina guk zurekin egiten dugu amets, eta horri ezin zaio uko egin.#cabacas#EzZaituguSekulaAhaztukoIñigo pic.twitter.com/Prn8XNsJ9V
Gaur giza miseriak izen bat du, Ugarteko
— Jazint (@txinton) 2018(e)ko urtarrilak 24
Eta duintasunak Manu eta Fina. Animo GARA, @gara_isoto eta @gara_iiriondo#CabacasJustizia
Kazetaritza ausarta eta konprometitua beldurtu eta ixilaraztea besterik ez dute nahi, beren eta gure eskubidea dago jokoan. Gaur @gara_isoto eta @gara_iiriondo babestea kazetaritza osoa eta adierazpen askatasuna babestea da. #Elkartasuna
— eneko etxeberria (@eetxeberria) 2018(e)ko urtarrilak 24
Nire elkartasun osoa @gara_iiriondo, @gara_isoto, Jone Goirizelaiari eta hainbeste sufritzen ari diren Iñigo Cabacasen gurasoei. Aski da, #justizia!
— Malcolm iXa (@ideiazabaldu) 2018(e)ko urtarrilak 24
«Sr. Ugarteko, ¿le parece éticamente aceptable erigirse en víctima? A nosotros, no»
➡https://t.co/G4rmGwFrfD @naiz_info bidez pic.twitter.com/FHSIr6Afom
Trenean Bilbora bidean.
— patxi gaztelumendi (@iPatxi) 2018(e)ko urtarrilak 24
Kazetaritza #libre baten alde adieraztera.@gara_isoto eta @gara_iiriondo kazetariekin elkartasuna.#GureBaliabideak @naiz_info eta @garanet babestera.https://t.co/oAvYswPXqp
Mientras se habla de Laporte, Ugarteko sienta en el juzgado a @naiz_info y la familia de @Cabacasjustizia pidiéndoles una indemnización de 250.000 euros. Hay ertzainas convocando concentración bajo lema "Todos somos Ugarteko". Bilbao, "quien la hace la paga", 2018.
— alabinbonban (@binbonbanblog) 2018(e)ko urtarrilak 24
Justicia y reparación, imposible si se juzga antes a la abogada de la familia a los periodistas que intentaron esclarecer los hechos
— ottulia (@ottulia31502) 2018(e)ko urtarrilak 24
Besarkada bat @naiz_info @garanet @gara_isoto , @gara_iiriondo eta Goirizelaiari bere lana (bikain) egiteagatik epaituak izango diren egun honetan. Ta Cabacas familiari miresmen osoa, egoera lazgarri honetan duintasuna zer den erakusteagatik
— Koldotxu (@koldotxu) 2018(e)ko urtarrilak 24
- Poliziaren pilotakada batek erailtzen du pertsona bat lagunekin zegoela
— Jabi Asurmendi (@jabiasurmendi) 2018(e)ko urtarrilak 24
- Lehenengo epaiketa kasua argitzen eta familia defendatzen saiatu diren komunikabide eta abokatuaren kontra da
- Espainian? Ez, EAEn
- Herri oso bat abokatua, egunkaria, familia eta lagunekin#Cabacas pic.twitter.com/50UbBMctC2
Egunkari irakurlea naizen aldetik lotsagarria iruditzen zait gaurko epaiketa Bilbon, eutsi @gara_isoto eta @gara_iiriondo #CabacasJustizia
— Jon Intxaurraga (@j_intxaurraga) 2018(e)ko urtarrilak 24
Onartezina da azken adierazpen askatasunaren aurkako erasoa. Prentsa askatasunaren alde !
— Patri Perales (@patriciaioar) 2018(e)ko urtarrilak 24
Nire elkartasuna eta babes osoa@garanet @gara_isoto @gara_iiriondo https://t.co/72IXomIRlS