EAJk erabakitzeko eskubidearen aldeko ekainaren 10eko giza katean parte hartuko du
Gure Esku Dagok ekainaren 10ean, erabakitzeko eskubidearen alde, antolatuko duen giza katean parte hartuko du EAJk. Hala iragarri du GBBko buru Joseba Egibarrek. «Parte hartzea ez da beharrezkoa, ezinbestekoa da».
Joseba Egibarrek baieztatu du EAJ, ekainaren 10ean, Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen alde antolatuko duten giza katean egonen dela. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, EAJren bozeramaileak Donostian galdeketa ere bultzatuko dutela azpimarratu du.
Egibarrek berak parte hartuko duela adierazi du. Gure Esku Dagok Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu nahi ditu eta horretarako 100.000 pertsona lagun biltzeko helburua dauka.
GBBko buruak gogora ekarri du Juan Jose Ibarretxek galdeketen aldeko lege bat adostu nahi izan zuela Gasteizko parlamentuan. Hura espainiar Auztiegi Konstituzionalak baliorik gabe utzi zuen. «Orduan ere gure manifestazio propioa egin genuen erabakitzeko eskubidearen inguruan eta, momentu honetan, baita ere, eginen dugu», adierazi du.
Zentzu horretan, «koherente eta kontsekuenteak» direla azpimarratu du Egibarrek. «Parte hartza ez da beharrezkoa, ezinbestekoa da», gehitu du.
201,9km izango ditu orotara datorren ekainaren 10ekoak. Donostiako itsasertzean hasiko da katea, eta Arabako hiriburuaren lautadan amaitu; zehazki, Gasteizko Legebiltzarraren parean amaituko da. Bidean Bilbo ere zeharkatuko du ekimenak. Zapi bat izango du giza katean parte hartuko duen bakoitzak, eta bertan idatziko du erabakitzeko eskubidearen alde egoteko bere arrazoia.