INFO

70 parte hartzailetik gora, Aratusteetako Pontxe eta Torrada lehiaketan

Gozogileak, tabernariak, konpartsetako kideak zein norbanakoek parte hartu zuten igandean plaza Barrian ospaturiko Aratusteetako Pontxe eta Torrada lehiaketan.

Pontxe eta torrada lehiaketa.

Irabazleak erabakitzeko zail izan du aurten Bilboko Konpartsetako lantalde gastronomikoaren eta Makilako Kofradiaren kideek osatuko epaimahiak. Izan ere, urtetik urtera handiagoa da lehiaketaren arrakasta, eta baita parte-hartzaileen maila ere. Guztira, 70 parte-hartzaile izan ziren plaza Barrian ospaturiko Pontxe eta Torrada lehiaketan.

Irabazleak

Torraden txapelketa herrikoian Moskotarrak konpartsak lortu zuen lehen postua kremazkoan, Uribarri izan zen bigarrena eta Txori Barrote hirugarrena. Ogizko torradetan, Aritza Gabiriak lortu zuen lehen postua, Txori Barrotek bigarrena eta Txomin Barullok hirugarrena.

Ostalarien arteko torraden txapelketan Bermeoko Gaztelugatxe izan zen irabazlea kremazkoetan, Bizkarra bigarrena eta Bar Restaurante Plaza Moraza hirugarrena. Ogizkoetan Aitziar izan zen garaile, Bermeoko Gaztelugatxe bigarrena eta Urkia taberna hirugarrena.

Pontxe txapelketa herrikoia Otxarkoagako Pa.. Ya konpartsak irabazi zuen eta ostalarien artekoan Taberna Plaza Nuevak irabazi zuen Urkia tabernaren aurretik.

Pontxe  eta torrada banaketa

Denontzako saria izan zen plaza Barrira hurbildu zirenen artean. Aratuste giroan murgiltzeko asmoz Plaza Barrira hurbildutakoek Manu Iturregik prestatutako pontxe berezia doan dastatzeko aukera izan zuten. 2013ko Aratusteetan Farolin izan zen tabernari ezagunak garagardoz eta ginebraz eginiko pontxe bero berezia eskaini zuen.

Horrez gain, aurten bigarrenez, Makilaren Kofradiako kideek torradak prestatu dituzte ekimen gastronomikoa ezagutzera bertaratu direnen artean banatzeko.