Iñaki Igerategi eta Inaxio Otaño, aske
Seina urteko kartzela zigorra osorik beteta atera dira espetxetik igande goiz honetan Iñaki Igerategi eta Inaxio Otaño andoaindarrak. Badajozeko espetxetik atera da Igerategi, Monterrosotik Otaño.
2012ko otsailean atxilotu dituzten Iñaki Igerategi eta Inaxio Otaño andoaindarrak, ETA erakundeko kide izatea egoitzita. Epaiketan, seina urteko kartzela zigorra ezarri zieten.
Bada, kondena osorik bete ostean atera dira espetxetik. Badajozeko espetxetik atera da Igerategi igande goiz honetan.
Iñaki Igerategi euskal preso politikoa aske 6 urteren ondoren. Badajozeko espetxetik irten berri da. Ongi etorri Iñaki! #BatGutxiago pic.twitter.com/g8OcFCraO7
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) 18 de febrero de 2018
Otaño, berriz, Monterrosotik atera da, eta bertan zituen zain bere senide eta lagunak.
Iñaxio Otaño euskal preso politiko aske 6 urteren ondoren. Monterrosoko espetxetik atera berri da. Ongi etorri Inaxio! pic.twitter.com/XM6Q2ICIHB
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) 18 de febrero de 2018
Ongi etorria egin diete biei herrira iristean, eta jendetza bildu da 19.30etarako egina zegoen deialdian. Kalejiran iritsi dira preso ohiak, euripean, eta hala egin diete lehen harrera. Ondoren, herriko tabernara zuzendu dira euren argazkiak kentzera.
Harrera ekitaldiarekin batera, baina, dozena erdi pertsona agertu dira Joseba Pagazaurtunduaren argazkiekin, tartean Borja Semper PPko legebiltzarkidea. Ongi etorria salatu asmo zuten, baina preso ohiei harrera egitera gerturatu diren herritarrak ez dira erori probokazioetan. Hala, normaltasun baten barruan gauzatu da Igerategi eta Otañoren harrera ekitaldia.