Transfobiaren aurka eta gorputz guztien alde, samindutako sareak
Joan den ostegunean hilik aurkitu zuten 16 urteko Ekai gazte transexuala agurtzeko, saminez eta etsipenez bete dira sareak eta Ondarroako eta hiriburuetako bazterrak.
Ostiralean ezagutu genuen Ekai gaztearen heriotza. Bezperan bere senideek hilik aurkitu zuten 16 urteko gazte transexual ondarrutarra eta adin txikiko transexualen senideen elkartea den Chrysallisek «jendarte osoak galdutako borrokatzat» jo zuen heriotza.
Ekaik egunero parean zituen borrokak nerabe batentzat gehiegi izan litezkeela ondorioztatu zuen Chrysallisek komunikabideetara igorritako oharrean. Erregistroan izen-aldaketa lortzea, Gurutzetako ospitaleko Genero unitatean inoiz iritsi ez baina premiazkoa zuen hormona-tratamendua edo institutuan bere errealitatea azaldu eta errespetatzeko egin ez zen formakuntza-saioa ematea lortzeko borrokak jarri ditu «eguneroko borroka gehiegi» horien adibidetzat.
Gaztearen heriotzaren berriak sare sozialak saminez busti ditu eta sona berezia izan dute Ekairen aitaren agur hitzek. Facebooken, euskaraz eta gazteleraz, zabaldutako mezuak bere seme Ekairen heriotza «alferrikakoa» ez izatearen desioa ezkutatzen du; «zuk behin eta berriz esan zenuen bezala, atzetik datozenei bidea errazteko balio dezala gutxienez», dio haren aitak Elaxar Lersundik.
Makina bat elkarbanatze eta iruzkin jaso ditu aitaren mezuak.
Asko eta askotarikoak izan dira heriotza honen aurrean sentitzen duten atsekabea sare sozialen bidez plazaratu nahi izan dutenak.
Transfobiak hiltzen gaitu.
— Hesian Taldea (@hesiantaldea) 2018(e)ko otsailak 17
Duela ez asko Alan izan zen eta orain Ekai. Beste behin ere, gizarteak huts egin du.
Gure gorputza, gure erabakia! Aske bizi nahi dugu!
Ondarruko isiltasunaren eta elkartasunaren zirrara barruan etxera iritsi berri... Ekairen zatitxo bat bertan egon garenon artean zabaldu da eta bere borroka gure egina dugu. Adiorik ez Ekai pic.twitter.com/NNCgUKazxr
— Oihana Etxebarrieta (@BetaurrekoMorea) 2018(e)ko otsailak 17
Gazte baten askatasuna lortzeko bidea heriotza denean, gizartearen porrota islatzen da. Que la tierra te sea leve, Ekai. pic.twitter.com/1eRCP1cFg2
— idoia Zoilo (@PattyDifussa15) 2018(e)ko otsailak 18
Violencia es que un autobús naranja reparta odio mientras Ekai elige el suicidio a la espera de tratamiento. pic.twitter.com/jZdoX1921i
— Jonathan Martínez (@jonathanmartinz) 2018(e)ko otsailak 16
No he podido evitar llorar al conocer la muerte de Ekai, un transexual adolescente de Ondarru que no ha podido soportar el escaso apoyo de esta sociedad hipócrita. Todo mi amor para su familia y para toda la comunidad LGTBQI pic.twitter.com/JOpLEVsVof
— Dani Saralegi Aristu 😉 (@dslegi) 2018(e)ko otsailak 16
Puff.
— Oier Zuñiga (@OierZuniga) 2018(e)ko otsailak 16
Bizitza latzegia egin genizun Ekai. pic.twitter.com/yl6rMWt3uA
Elkarretaratzeak sorterrian eta hiriburuetan
Ekairen heriotzak samina eta etsipena ekarri ditu Ondarroara. Ekairen senide eta lagunekin elkartasunez eta transfobiarik gabeko herri aske baten alde hiru egunetako dolua deitu zuen Ondarroako Udalak.
Era berean, Ekairi «gero arte» esan eta «oraindik zain daudenen neska-mutilengatik» aniztasunaren aldeko elkarretaratzea egin zuen larunbatean Chrysallisek Ondarroako Musika plazan.
Gero arte Ekai!
— Ondarroako Udala (@UdalBarriak) 2018(e)ko otsailak 17
Ondarroako herritarrek babesa erakutsi diote Ekairen senide eta lagunei.
Transfobiaren aurka, gorputz guztien alde. Maite zaitugu.https://t.co/rKy0cgbLnV pic.twitter.com/49xlPcifCb
Iruñean eta Donostian ere azken agurra eman nahi izan zioten igandean eta harena azken heriotza izan dadin konpromisoak hartzera gonbidatu zituzten eragile politikoak.
Adiorik ez, gero arte! #TransfobiarikEz
— Patri Perales (@patriciaioar) 2018(e)ko otsailak 18
Benetako konpromisoak hartzea ezinbestekoa dira Ekairen heriotza azkena izan dadin.#EKAI pic.twitter.com/JaaJSL9F9g
#Ekai maite zaitugu #Donostia / #SanSebastian pic.twitter.com/EnyvUyCSFP
— Chrysallis Euskal He (@ChrysallisEH) 2018(e)ko otsailak 18
Gaur ere elkarretaratzeak izango dira Bilbon zein Gasteizen.
Astelehen 19an #Bilbo-n izango den konzentraziorako deialdi hau iritsi zaigu.
— Chrysallis Euskal He (@ChrysallisEH) 2018(e)ko otsailak 18
Nos llega la convocatoria a esta concentración lunes 19 en #Bilbao.#Ekai, maite zaitugu pic.twitter.com/LWSG4YjzzQ
Elkarretaratzea bihar | Concentración mañana
— Martxoak Zortzi (@m8gasteiz) 2018(e)ko otsailak 18
Ekai, gogoan zaitugu.#StopTransfobia pic.twitter.com/iMk6fV18DB
Ttiklikek gurean duen blogean Ekairen heriotzak eragindako saminaren inguruan hausnarketa egin du.