INFO

Zeharka bada ere, iritsi da 'Armagabetzea' liburuaren iragarkia EiTBra

Este navegador no soporta el elemento video.


ETB1n 'Ahoz aho+' programan zuen tartetxoa baliatu zuen Iñaki Soto GARAko zuzendariak atzo 'Armagabetzea. Euskal Bidea' liburuaren iragarki txiki bat egiteko.

Ia ordu berean EiTBren Administrazio Kontseiluan zuten hizpide liburu honen iragarkia ez emititzeko irrati-telebista publikoak hartutako erabakia. Maite Iturbe zuzendari orokorrak berretsi zuen liburu honen iragarkiak duen «kutsu politikoagatik» ezin dela emititu EiTBren kateetan.

Iragarkia osorik entzun dezakezue hemen euskaraz eta hemen gazteleraz.

Atzoko 'Ahoz aho+'-n Eneko Goia Donostiako alkatea zen gonbidatua eta berari galdera egiteko tartean azaldu zuen Sotok helaraziko diotela agintari jeltzaleari liburuaren ale bat. Galdera bat pausatzea zen parte hartzearen arrazoia eta bertan ia Donostiako liburutegi nagusiari Txillardegi izena zergatik ez dioten jarri nahi galdetu zion GARAko zuzendariak.

Eneko Goiak berretsi zuen ez dutela Txillardegiren izena ezartzeko asmorik, tartean «zalaparta» sortuko omen litzatekeelako. Hona galdera eta erantzuna osorik:

Loading player...

>eitb.eus/ahoz-aho