Samina eta amorrua sarean, Reyren heriotzaren aurrean
Xabier Rey Urmeneta euskal presoaren heriotzak sareak aztoratu ditu. Iluntzean ezagutu zen iruindarraren heriotzaren albistea eta segundo gutxitan sare sozialak amorru eta dolumin mezuz bete ziren.
Xabier Rey Urmeneta euskal presoa hilik agertu zen atzo, preso zuten Cadizeko Puerto III espetxeko bere ziegan. Bere sorterria den Iruñeko Donibane auzotik 1.050 kilometrotara zendu da. Senideekiko distantziaz gainera, Amaia Izko abokatuak Puerto III espetxean ezartzen diren bizi baldintza gogorrak salatu ditu ere heriotzaren osteko lehen adierazpenetan.
28 urte zituela atxilotu zuten Rey, 2008ko urrian, eta polizien esku inkomunikatuta zegoen aldian torturak jasan izana salatu zuen. Ordutik espetxean aurkitzen zen. 2010ean epaitu eta 2011ko martxoan, 26 urteko kartzela zigorra ezarri zioten.
Arratsaldeko azken orduan ezagutu zen bere heriotzaren berri eta albistea ezagutu bezain pronto, EH Bilduk, Sortuk, Sarek, Etxeratek Ernaik eta beste zenbait elkarte eta erakundek mezuak igorri zituzten sare sozialetara, euskal presoaren heriotza deitoratzeko.
Herritarrek ere sareak erabili zituzten mina askatzeko.
Hau mina. #AgurEtaOhoreXabier https://t.co/g5ZPxrJjTI
— Katxi (@aizpurgi_sorgin) 2018(e)ko martxoak 6
Hay muertes que superan cualquier crueldad imaginada,Xabier Rey no estaba solo en la distancia impuesta,un pueblo y un sentimiento siempre ha estado con él,ahora unas escaleras al cielo de Euskal Herria lo traeran a casa#AgurEtaOhoreXabierhttps://t.co/juOiM87J2M pic.twitter.com/EQHQPZG09P
— Guillermo Martorell (@GuillermoMarto1) 2018(e)ko martxoak 6
Bere hautuaren aurka egon zaitezke edo hautatu zuen bidea onartezina zela pentsa dezakezu, baina Xabier Rey Urmenetak bere burua Euskal Herriaren askatasunaren aldeko lubakian kokatu zuela ukaezina da. pic.twitter.com/QmlSmuChQl
— Gaizka Aranguren (@gaizkaranguren) 2018(e)ko martxoak 6
Xabier Rey Urmeneta, euskal preso politikoa hilik agertu da bere etxetik 1.050 KMtara dagoen Puerto III espetxean. Dispertsioak hiltzen du! #askida #DispertsiorikEZ #konponbideaorain #etxera #bizirik
— Fermin Muguruza (@muguruzafm) 2018(e)ko martxoak 7
Dispertsioa eta pairatzen zituen bizi baldintza gogorrak salatu dituzte askok.
La reclusión en primer grado y la dispersión amás de 1.000 km de casa... MATAN!
— Arkaitz Terrón ☭ ♀lı*ıl 🎗 (@Gudari75) 2018(e)ko martxoak 6
Hoy tenemos otro lamentable ejemplo.
¿Hasta cuándo vamos a permitirlo?#DispertsioaHiltzailea!#AgurEtaOhoreXabier pic.twitter.com/v2Zh6WMHYj
Ha aparecido muerto en una celda de la prisión de El Puerto de Santa María, a mil kilómetros de su casa, el preso vasco Xabier Rey. Rey fue detenido en 2008 y encarcelado gracias a las declaraciones extraídas durante cinco días de torturas. pic.twitter.com/s2hRNSKZyH
— Jonathan Martínez (@jonathanmartinz) 2018(e)ko martxoak 6
Albisteak zenbait komunikabideetan izandako oihartzun eskasa ere nabarmendu dute Twiiterren.
Etb2n berriak ikusten eta hasierako berrietan aipatu ere ez, españako gartzela polittak Xabi akatu duela #AgurEtaOhoreXabier
— ainhoi (@ainhoaola) 2018(e)ko martxoak 6
Amorruak mobilizazioei bide eman zien. Lehena atzo bertan, Reyren sorlekua den Iruñeko Donibane auzoan. Gaueko 22.00tan asanblada antolatu zuten bizilagunek gertatutako eskutik eskura azaltzeko.
#AgurEtaOhoreXabier Hoy a las 22.00 se realizará una asamblea informativa en Donibane, en la Plaza Asunción, para informar sobre lo ocurrido pic.twitter.com/WmqjA38TuD
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) 2018(e)ko martxoak 6