Berri Txarrak-en azken bira, euren begietatik
BIDEOA: EiTBk BEC huts batean jarri du Gorka Urbizu 'Katredal bat' jotzen.
Uztailean Hatortxu Rocken jo zutenetik euskal zaleak Berri Txarrak berriz ere zuzenean ikusteko irrikaz daude. Larunbatean izango da hori BECen. Asia eta Ozeanian izan dira azken asteotan eta euren begietatik jarraitu ahal izan dugu urruneko lurraldetan izan duten harrera.
Bide luzea egin du bandak honezkero eta azken bira honen baitan egin dute euren 1.000 kontzertua.
Berri Txarrakek 1.000 kontzertu, lehendabizikoa Lekunberrin, milagarrena antipodetan, Aucklanden (Zelanda Berria). Zuk zein duzu gogoan? pic.twitter.com/npZ5ybpXtj
— Berri Txarrak (@berritxarrak) 2018(e)ko otsailak 18
Gorka Urbizuk gogoratu zuen orduan lehen kontzertua, «Lekunberriko festetan, erromeria taldearen atsedenaldia aprobetxatuta - norbait etor zedin- frontoipeko gaztetxean. 5 kantu baino ez geneuzkan eta bi aldiz jo genituen, hain geunden emozionatuta Aitor G., Aitor O., Rubio eta laurok». Denbora honetan taldeak izan dituen formazioak gogoratzeko ere baliatu zuten zifra borobila:
Arrakastak ez ditu puztu taldekideak eta azken diskoan euren bidea egiteko ezinbesteko bidaide izan direnak gogoan hartu dituzte 'Beude' abestian. Larrabetzuko Hori Bai, Hondarribiko Psilocybe, Lekunberriko Kantina, Hazparneko Ttattola, Txantreako Akelarre, Bilboko Kafe Antzokia, Baionako Zizpa, Gernikako Astra, Tolosako Bonberena, Durangoko Plateruena, Gasteizko Hala Bedi... Hariari tiraka, taldea kanpoan zen bitartean 'Beude' horri helduta hiruen irudiak agertu dira sala horietako batzuen inguruan:
Tolosako Bonberenea (@meskaleroak), Durangoko Plateruena (@plateruena), Txantreako Akelarre (@nekanadas) eta Gasteizko Hala Bedi @halabedi)
Asia eta Ozeania zeharkatu dituzten bira honetan lehen geltokia Seul izan zuten... Harrera, hotza...
SEOUL 🇰🇷!! -13°C #INFRAtour2018 #tourlife pic.twitter.com/LoXpHrMLlc
— Berri Txarrak (@berritxarrak) 2018(e)ko urtarrilak 25
... aireportuan ze saletan korearrak ere saltoka ikusi ahal izan ditugu.
Being back in Korea was so great, awesome gigs in Busan and Seoul. Thanks @DoIndieKorea for your great work! Thanks to all the bands and of course to all our Korean fans. We promise to be back sooner next time 😜🙌 #berritxarrak #infratour2018 #korea #busan #seoul #tourlife pic.twitter.com/6vF0VClMVn
— Berri Txarrak (@berritxarrak) 2018(e)ko urtarrilak 28
Handik Australiara eta Adelaiden birako une berezi, berezi, berezietako bat... 'Denak ez du balio' gogoan? Rise Against-eko Tim McIlrathek parte hartu zuen kantu hartan garaian eta Adelaide hirian berriz ere eskena gainean ikusi dugu Berri Txarrak-ekin.
Adelaide, Australia: Tim McIlrath (@riseagainst) joins Berri Txarrak on stage to sing their song ‘Denak Ez Du Balio’ at @ThebbyTheatre 🇦🇺. #infratour2018 #highlight pic.twitter.com/CCcVEmVjQy
— Berri Txarrak (@berritxarrak) 2018(e)ko otsailak 9
Galder Izagirre bateria jotzeaz gain argazkigintzan ere bide luzea egindakoa denez bere begietatik ikusi ahal izan ditugu biraren momentuetako asko.
Taldeak berak elkarbanatutako argazkiak: Bangkok-en egunaren amaiera, kontzertuko abestien zerrenda erabakitzen, Wuhan metropolian hoteleko bistak eta Txinatik Thailandiarako iritsiera.
Kanpoko publikoari euren musika erakusteko asmoz egin ohi dituzte halako birak Berri Txarrak taldekoek baina, noski, joaten diren lekura joanda beti badira euskaldunak. Sidney -en ohorezko agurrarekin hartu zituzten Gure Txoko euskal etxean. Gaztezulok zabaldu zuen bideo honetan ikus daiteke unea:
#BerriTxarrak taldeko kideei aurreskua dantzatu zieten atzo #Sydney hirian."Gure Txoko" Euskal Etxean izan ziren eta bertako kideek aurreskua dantzatu zieten; Dantzarietako bat, Uxue Garmendia izan zen besteak beste (@AmetsBide dantza taldeko kidea) @berritxarrak pic.twitter.com/OzxgJwnkcD
— GAZTEZULO (@Gaztezulo) 2018(e)ko otsailak 12
Urrun egon arren gertu izan ohi dute beti Euskal Herria eta kanpoan harrapatu ditu Maravillas Lambertori Iruñean eskaini dioten plazaren inaugurazioak. Taldeak berak zabaldu zuen aitorpen honen berri. Seulen, kontzertu ostean Strange Fruit deituriko aretoan ongietorri festa tarteko 'Maravillas' akustikoan jo eta Larragako gaztearen istorioa kontatu zien Gorka Urbizuk bertaratuei, «hunkigarria» izan zela adierazi zuen:
Duela 2 aste, Seulen (H. Korea). BTX-en kontzertuaren ondoren, Strange Fruit aretoan ongietorri festa antolatu ziguten eta kantu batzuk akustikoan jotzen bukatu genuen. Tartean #Maravillas. Berezi ta hunkigarria izan zen haren istorioa korearrei azaldu ta kantatzea. #tourlife pic.twitter.com/HYGIP99IY9
— Berri Txarrak (@berritxarrak) 2018(e)ko otsailak 8
Azken asteotan ekin dio taldeak Euskal Herrirako bideari eta azkenaurreko geltokia Bartzelona izan da. Catalunya Radion izan zen Gorka Urbizu eta elkarrizketaren zati bat eta emanaldi akustikoa elkarbanatu zituen taldeak Facebooken:
Razzmatazz sala beteta, Euskal Herrira bidean taldea, berriz:
Larunbatean, BECen, aspaldiko partez, taldea berriz ere zuzenean gozatzeko aukera (oraindik sarrerarik ez baduzu euren webgunearen bidez erosi ahal dituzu berritxarrak.net.
GOIAN 'Infrasoinuak' diskoa osorik. Berri Txarrak sarean BerriTxarrak.net | @berritxarrak | Facebook