INFO

Olaizola II.a-Imaz, finalaren atarian (22-19)

Beñat Rezusta kantxan deseroso egotea lortu duteia uneoro eta bihar Altuna III.ak eta Martijak Ezkuria-Zabaletari irabaziko baliete, sailkatuta leudeke Asegarcekoak.

Aimar Olaizola garaipena ospatzen. (Iñigo URIZ/FOKU)

Aimar Olaizola eta Ander Imaz finalaren atarian daude eta azken muga hori gaindituko lukete bihar Ezkurdia-Zabaletak Eibarko Astelenan galduko balute, Elezkano eta Rezustari Labriten 22-19 irabazi ostean.

Aurreko astean Donostian bezala, lana eta talentua bikain uztartuz, Asegarceko bikotea bikain aritu dira Iruñeko Labriten defentsan eta batez ere, Beñat Rezusta kantxan deseroso sentitu arazi dute.

Saketik hasita, Olaizolak erdira eta ahalik eta bizkorren jarri du pilota eta Bergarakoak ez du nahi bezala erantzun. Ezin da esan partida txarra jokatu duenik, baina ez da espero zen guztia dominatzeko gai izan eta hein handi batean, Danel Elezkanok eutsi die urdinen aukerei.

Lehen jardunaldian Donostian bezala, Ander Imaz ez da nahi bezain ondo hasi eta Aspekoak 1-4 aurreratu dira. Hori bai, Altuna-Martijaren aurka bezala, laster sartu da partidan eta oso maila ona eman du koadroko atzelaririk onenaren aurka.

Gauzak horrela, Asegarcekoen alde txiki batzuekin, partida nahikoa orekatua joan da azken txanparaino eta 19nako berdinketaren ostean, gorriak seguruago aritu dira eta finalaren atarian jartzen dituen garaipena lortu dute.