INFO

Tubacex eta Productos Tubulares enpresetan mobilizazioak egin dituzte

Productos Tubulares konpainiako langileak, bestalde, Bilboko BBVAren egoitzaren parean mobilizatu ziren. Tubos Reunidosen akzioduna izaki, inplikazioa exijitu zioten aurreikusten den enplegua erregulatzeko espedientearen aurrean.


LAB, STAT eta USO sindikatuek deituta, 24 orduko geldiunea egin zuten atzo Tubacexeko langileek. Horrez gain, Laudioko egoitzaren parean elkarretaratu ziren eguerdian, lan baldintza duinak aldarrikatzeko.

Mobilizazio hauen bitartez hitzarmenean eskatzen dituzten neurriak kontuan hartzeko exijitu nahi izan diote zuzendaritzari. Izan ere, hiru sindikatuek azaldu zutenez, zuzendaritzaren ezezkoa jaso zuten proposatzen diren neurriei buruz negoziazio bat abiatzeari.

Productos Tubulares

Productos Tubulares konpainiako langileak, bestalde, Bilboko BBVAren egoitzaren parean mobilizatu ziren. Tubos Reunidosen akzioduna izaki, inplikazioa exijitu zioten aurreikusten den enplegua erregulatzeko espedientearen aurrean. Unai Anillo enpresa batzordeko kideak gaineratu zuen bankuak erantzukizun zuzena izan duela gatazka honetan.