INFO

Merkataritza sustatzeko hitzarmena sinatu dute BilbaoDendak eta Liverpooleko BID Company erakundeak

BilbaoDendak plataformak eta Liverpool BID Company erakundeak ezagutza eta esperientziak partekatu eta bi hirietako bizilagunen eta bisitarien erosketa esperientzia hobetzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute.


Aitor Elizegi BilbaoDendak-eko presidenteak eta Bill Addy hiri ingeleseko elkarteko zuzendariak Liverpoolen izenpetu dute akordioa.

Bi erakundeek antzeko helburuak dituzte, besteak beste, hiriko merkataritza, aisialdia eta turismoa sustatzea, eta, horren harira, lankidetza hitzarmenean bat egitea erabaki dute, bi erakundeen arteko harreman iraunkorrak finkatzeko eta hiri iraunkortasuna sustatu, ingurumena dinamizatu eta bizilagunen eta turisten arteko bizikidetza erraztea ahalbidetzeko.

Elizegiren esanetan, akordioak «aukera ezin hobea eskaintzen digu, ekintzailetza, merkataritza eta ekintzailetzaren laguntzaz, beren burua berrasmatu baina betiko portu izaeraren DNAri eutsi eta itsasoak lotuta dauden bi hiri hauek senidetzeko».

Bestalde, Addyk azpimarratu duenez, «ikastea eta partekatzea da funtsezkoena, izan ere, Liverpoolek ez ditu arazo globalentzako erantzun guztiak, eta horren harira, funtsezkoa deritzogu gurearen antzeko hiri batekin lankidetza hitzarmena izateari. Hortaz, pozez gainezka gaude hitzarmena garatu eta ekimenak partekatzeko zain».

Bill Addy buru duen Liverpool BID Company irabazi asmorik gabeko elkarte independentea da, eta 1.500 bazkide ditu. BID siglek Business Improvement Districts esan nahi dute (Negozioen Hobekuntzarako Barrutiak). Honelako elkarteek hiri esparruak suspertzearen alde lan egiten dute hainbat herrialdetan, eta bereziki Britainia Handian.