INFO

Berri Txarrak-en ‘Infrasoinuak’ozen, Buenafuenteren saioan

Berri Txarrak taldeak pantailara salto egin zuen atzo iluntzean, Andreu Buenafuenteren  ‘Late Motiv’ saioan lehenengo eta David Broncanoren ‘La Resistencian’ ondoren. Eskainitako kontzertua eta elkarrizketa bildu ditugu guk.


Berri Txarrak taldea Andreu Buenafuentek zuzentzen duen ‘Late Motiv’ saioan izan zen atzo iluntzean. ‘Infrasoinuak’ azken laneko ‘Katedral bat’ abestia oholtzaratu eta haiek izan ziren saioko gonbidatu nagusiak. ‘Late Motiv’ saioa MoviStar telebista-plataformako 0 katean emititzen da astelehenetik ostegunera gaueko 23.00tatik aurrera.

Ordu bete beranduago, ‘La Resistencia’ saioan izan zen ere Gorka Urbizu abeslaria. David Broncanok barre eta algara artean ederki elkarrizketatu zuen Lekunberriko abeslaria.

Hemen elkarrizketa osorik ikusteko aukera:

‘Late Motiv’ saioak berak zabaldu du Twitterren eskainitako kontzertua eta orain hamaika ordu zintzilikatutako txioak zeresana eman du, ehunka baitira atsegite eta elkarbanatzeak.

Iazko azaroaren 24an argitaratuko zuen Berri Txarrak hirukoteak ‘Infrasoinuak’ estudioko bere bederatzigarren lana. Hamar abestirekin osatu zuen disko berria musika taldeak. 2018an abiatu zuen diskoa aurkezteko bira, etxetik urrun, Asian, alegia. Asia zeharkatuta Australiara egin zuen salto eta Bartzelonaren ostean, sorterrira bueltatu zen. Martxoan 10.300 lagun bildu zituzten BECen egindako kontzertuan.