INFO

Astelehen honetan erabakiko du EAJk Estatuko Aurrekontu Orokorrak babesten dituen ala ez

Estatuko Aurrekontu Orokorren gaineko eztabaida hasiko da bihar, astelehenez, Kongresuan, Katalunian oraindik 155. artikulua indarrean dagoela. Efe albiste agentziaren arabera, egoera horrek eragina izan dezake EAJren erabakian. Bihar bilduko dira jeltzaleak, erabaki bat hartzeko.

Ortuzar, Turull espetxeratuarekin. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)

Astelehen honetan hasiko da Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruko eztabaida Kongresuan; bozketa, aldiz, asteazkenean egingo da.

Efe albiste agentziak aurreratu duenez, ez da ziurra EAJren botoa. Nonbait, bihar aztertuko du gaia alderdiak, Katalunian 155. artikulua indarrean jarraitzeak «airean» uzten baitu Gobernu espainiarrak beharrezkoa duen jeltzaleen babesa, alderdiko iturrien arabera.

Euzkadi Buru Batzarrean hartuko da behin-betiko erabakia.

PP, PSOE eta Ciudadanosek bat egin dute 155. artikulua aplikatzen jarraitzeko Katalunian. Izan ere, ez zaie gustatu Quim Torrak aurkeztu duen Gobernu-taldea, bertan baitira Jordi Turull eta Josep Rull presoak Toni Comín eta Lluís Puig exiliatuk.