INFO

Gasteizko gaztetxearen 30 urteak, liburu batean

Hiru hamarkada bete ditu Gasteizko Gaztetxeak eta urtemuga ospatu eta historia lau haizeetara zabaltzeko liburua argitaratu dute.


Gasteizko gaztetxeak 30 urte bete ditu eta bere historiako gora beherak biltzeko liburua argitaratu dute. Autobiografia bat baino, Komungrafia gisa definitu dute liburua, maila kolektiboan egin baitute, urteetan zehar elkarrizketak, argazkiak eta bestelako bitartekoak bilduz. 

Lau belaunaldi ezberdinetako kideek hartu dute arkatza, desalojo mehatxuak, Piztu Gasteiz eguna, 10.000 pertsonetako manifestazioak, obrak, auzoko dinamikak, “Alfonfo Alonso alikatearen” mehatxuak… gogoratuz. Liburuaren xehetasunei dagokienez, kontakizuna kronologikoki idatzita dago: okupatu aurreko kanpainatik hasita, gaur egun arte, une goxoak zein une latzak deskribatuz.

Euskara hutsean idatzitako liburu honek norbanako ezberdinen ekarpenak izan ditu.  «Euskakaren aldeko hautu kontzientea egin dugu. Unean-uneko barreetatik, amorrutik, minetatik eta pozetik idatzi da, ironia eta umorea lagun», adierazi zuten agerraldian.

Hainbat lekutan eskuragai
Liburua leku ezberdinetan lortzeko aukera egongo da. Besteak beste, leku hauetan: Hala Bedi tabernan, ZAPateneon, Albeniz liburudendan, Zuloa liburudendan, Errekaleor auzoan, Gaztetxean bertan… Gainera, internet bdiez ere eskuratzeko aukera egongo da.

Hala Bedik liburuaren gainean egindako bideo-erreportajea da behean ikusgai duzuena. Bideo nagusian, ostera, Manifestu Gaztetxista ezagutzeko aukera duzue, ironiaz eta ‘apaltasun osoz’ egindako ikus-entzunezkoa.