Ugaitz Errazkin euskal presoa Algeciraseko espetxera urrundu dute, etxetik 1095 kilometrotara
Ugaitz Errazkin euskal preso politiko hernaniarra Madrilgo Soto del Realetik Algecirasko espetxera lekualdatu dute. Joan den apirilaren 18an espaineratu zuten, frantziar Estatuan sei urteko kondena bete ostean.
naiz
Ugaitz Errazkin preso hernaniarra Algecirasko espetxera urrundu dute, etxetik 1095 kilometrotara. Estatu frantsesean ezarritako kondena osoa bete ostean, apirilean espaineratu egin zituzten. Errazkin Châteauroux-ko espetxean zegoen.
Soto del Realen espetxeratu zituzten eta gaur Algecirasera urrundu dute euskal preso politikoa.
Ugaitz Errazkin euskal preso politiko hernaniarra Algecirasko espetxera urrundu dute #DispertsioaSTOP https://t.co/OQ1NJcAfvm
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) June 8, 2018