Lauaxeta, Lorca eta Gernikako bonbardaketatik bizirik ateratako Paquita
'Lauaxeta' eta Federico Garcia Lorca idazleak oinarri hartzen dituen ikuskizun honek protagonista berezi bat izan zuen atzo Iruñean: Gernikako bonbardaketatik bizirik ateratako Paquita. Jon Maia bertsolariak berak azaldu du gertatutakoa eta sentitutakoa.
‘Ele! Lorca-Lauaxeta', Jon Maia bertsolariak eta Josu Kamara zuzendariak sortutako antzezlana, Iruñean taularatu zuten atzo. Haatik, oholtzari begira zegoen 91 urtetako Paquita izan zen protagonista nagusia.
«Gernika, historiako lehen bonbardaketa zibil indiskriminatua» zela esanez abiatu zuen hizketaldia Jon Maiak. Entzule batek, ostera, hausnarketa eten eta zuzenketa egin zion: «lehena Durango da, baina berak ez du Picassoren koadrorik». Hala bota zuen 91 urteak beteak zituen emakume batek.
Maiak arrazoia besterik ezin izan zion eman eta nor ote zen galdetu zion. «Nire izena Paquita da, 91 urte ditut eta Gernikako bonbardaketatik bizirik atera nintzen».
Emozioak gainezka ziren areto baten erdian askatu zituen Paquitak Gernikako bonbardaketaren oroitzapenak.
Dantza, musika, irudiak eta testua nahasten dituen lan honek, Estepan Urkiaga Lauaxeta eta Federico Garcia Lorca idazleak izan ohi ditu protagonista. Bi muturreko idazleak bizitzak gurutzatu eta lan honetan batzen dira, atzokoan haatik, Paquitak hartu zuen erdigunea.
Ikusi Jon Maia bertsolariak berak Twitterreko hari baten bidez nola azaltzen duen atzo bizi eta sentitutakoa:
Atzo Hezurbeltzak taldearekin Iruñean Ele Lorca Lauaxeta emanaldian gertatu zen zerbait partekatu nahi dut pic.twitter.com/oqy27npyX2
— Jon Maia Soria (@maia_jon) 2018(e)ko ekainaren 14(a)
Lauaxeta kazetari bati Gernika bonbardatua erakusten sri zela nola atxilotu zuten kontatzen ari nintzen “Gernika, hisoriako lehen bonbardaketa zibil indiskriminatua” esan nuen
— Jon Maia Soria (@maia_jon) 2018(e)ko ekainaren 14(a)
“Me llamo Paquita, Francisca Ariz, tengo 91 años y soy superviviente del bombardeo de Gernika”.
— Jon Maia Soria (@maia_jon) 2018(e)ko ekainaren 14(a)
Beregana hurbildu eta bi muxu eman nizkion. Jende guztia zutitu zen Paquitari txalokada luze bat emateko. Gu kantatzen ari ginena bere begietatik ikusi zuen azken lekukotako batek bere ahotik kontatu zigun.
— Jon Maia Soria (@maia_jon) 2018(e)ko ekainaren 14(a)
Orduan, hurrengo kantua berari eskaini genion. Gure taldeko Gorka Hermosa soinujole handiak bere Gernika konposizio unibertsala interpretatu zuen, begi bete guzti haien aurrean, bonbardaketa hura airean marraztuz. https://t.co/cVaZPADPAU
— Jon Maia Soria (@maia_jon) 2018(e)ko ekainaren 14(a)
Kantu bat gara #EleLorcaLauaxeta pic.twitter.com/Oj5iZzj0U5
— Jon Maia Soria (@maia_jon) 2018(e)ko ekainaren 14(a)