INFO

Israel eta Palestinaren arteko gatazkari, gola


Gazan, UNRWA Euskadik, euskal lankidetzaren eta tokiko kolektiboekin elkarlanean, babesa ematen die bertako emakumeei: ama-umeen osasunean, lanbide-prestakuntzan, kirolaren sustapenean eta haien eskubideen defentsan. Bide horretan, emakumeen futbol talde batek, kirolaren bidez, haien bizitzetan ezarritako mugak haustea lortu du, eta askatasunerako, bizitzarako eta balioak sustatzeko eragile bihurtu da.

Palestinako lurralde okupatuan herritarrek Israelen legez kanpoko okupazioaren ondorioak jasaten dituzte: mugitzeko mugak eta murrizketak, etxebizitzen, eskolen eta ospitaleen eraisketak, lurra lantzeko trabak edo biztanle zibilen (adingabekoak barne) atxiloketak eta erasoak.