Gaurko egunez hil zuten frankistek 'Lauaxeta'
Estepan Urkiaga 'Lauaxeta' 1937ko ekainaren 25ean fusilatu zuten Gasteizen. Berak utzitako ondarea berreskuratuz gogoratu dute askok.
31 urterekin hil zuten Gasteizen frankistek fusilatuta Estepan Urkiaga 'Lauaxeta'. 1937ko ekainaren 25a zen. Bere izena eta egindako lanak gogoratu dituzte sarean urteurrenean.
Goizean Iñaki Errazkin kazetariak hil zuteneko agiria zabaldu du sarean.
MEMORIA HISTÓRICA
— Iñaki Errazkin (@Errazkin) 2018(e)ko ekainaren 25(a)
Hace hoy 81 años... pic.twitter.com/qKPJNJ8Mbh
Gernika bonbardatu ostean kazetari frantziar bati han faxistek egindakoa erakusteko lanetan ari zela atxilotu zuten. (Wikipedia: Lauaxeta)
1937ko ekainaren 25ean fuslitau zuten faxistek Esteban Urquiaga Basaras #Lauaxeta Gasteizen. Laukiztarra jaiotzez, #Mungia-n bizi izan zen umetatik. Gernikako bonbardaketatik hiru egunera kazetari frantziar batzuk lagundu zituen bertatik bertara ikus zezaten erasoaren eragina. pic.twitter.com/KkCk3qG3QY
— Haizetara Elkartea (@HaizetaraMungia) 2018(e)ko ekainaren 25(a)
Azken urteotan Jon Maiak Lauaxeta eta Federico Garcia Lorcaren harteko harreman erreal, literario eta historikoaz egindako lanak gogoratu dituzte batzuk, hitzez eta kantuz:
Gaurko egunez fusilatu zuten faxistek Esteban Urkiaga poeta eta gudaria 1937an. #Gernika-n bonbaketaren ondoren atxilotu zuten.#Lauaxeta eta #Txabi. Ondo ulertu zuten zapaltzailea nor den. Espainiar Estatua, Guardia Zibila. Langileekin zubiak eraiki zituzten han eta hemen. pic.twitter.com/8w0qw3PeAD
— #HERRItmoaBIZItu (@sortuEH) 2018(e)ko ekainaren 25(a)
Hilketa hura gogoratu dute, besteak beste, Arnalgo Otegi EH Bilduko koordinatzaile orokorrak eta Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak:
Dana eman behar jako maite dan askatasunari #Lauaxeta pic.twitter.com/4BfLhcWLjD
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2018(e)ko ekainaren 25(a)
Hoy hace 81 años los fascistas fusilaron a #Lauaxeta. Esos mismos que ahora dicen que el euskara no es la lengua de Nafarroa, que la ikurriña no es la bandera de Nafarroa y que los familiares de los presos o los jóvenes de Altsasu no les dan ninguna pena. pic.twitter.com/RefSbgNSJR
— Arkaitz Rodriguez (@arkarodriguez) 2018(e)ko ekainaren 25(a)
Bere lanak oroimenerako
Urteurrena aitzakia bere lanen bildumaren berri hedatu du Armiarmak HEMEN eta garai ezberdinetan hainbat poetek Lauaxetari idatzitakoak ere berreskuratu dituzte, Salbatore Mitxelena, Gabriel Aresti, Bernardo Atxaba, Ibon Sarasola, Xabier Montoia, Koldo Izagirre edo Joseba Sarrionandia ageri dira zerrenda horretan, besteak beste: HEMEN