INFO

Sanchezek «hitzez adierazitakoa ahalik eta azkarren ekinbide bilakatzea» espero du Sarek

Euskal presoen aferan Gobernu espainairraren «jarrera aldaketa» modu «positiboan» baloratu du Sarek eta gaineratu du «hitzez adierazitakoa ahalik eta azkarren ekinbide bilakatzea» espero duela.


Kazetariei eginiko adierazpenetan, Gobernu espainiarreko presidenteak, Pedro Sanchezek, iragarri du gaixo dauden presoak eta 70 urtetik gorakoak hurbiltzen hasiko direla. Bestelako espetxe politika bat martxan jartzeko Kongresuaren babesa ere eskatu du Sanchezek.

Sareren ustez, Sanchezen adierazpen horiek eta bere Exekutiboaren «jarrera aldaketa» positiboak dira. 

«Hitzez adieraztiakoa ahalik eta azkarren ekinbide bilakatzea espero dugu, jendarte honek bakean eta bizikidetzan aurrera egin dezan», gaineratu dute. 

Era berean, azpimarratu dute gaur egun lau direla «lehenbailehen» konpondu beharreko lehentasunak. 

Alde batetik, urruntzearekin amaitzeko beharra nabarmendu dute, «asteburu oroz ehunka senide ehunka kilometro egitera» behartzen dituelako. 

Bestetik, «egun gutxiko bizia geratu aurretik, gaixorik dauden presoek behear bezala artatzeko eskubidea» dutela adierazi du Sarek, «hemen eta orain». 

Hirugarrenik, zigorren batuketaren aplikazioari jarri dio arreta, «Europako Legediak dioen moduan». 

Azkenik, Sarek gogoratu du euskal presoek lehen graduan betetzen dutela zigor osoa eta nabarmendu du «hori legearen kontra doala».