INFO

Euskal Herriko pintada zaharrena?

Aralarren aurkitutako pintada. Gotzon ARANBURU.

Aralarko txabola batean aurkitu dugu Euskal Herriko pintada zaharrenetarikoa izan daitekeena.«Viva la Pepa 1927» irakur daiteke letra gorrietan. La Pepa deitu zitzaion 1812an Cadizen liberalek sortu zuten Konstituzioari.

Auskalo nork eta noiz idatzi duen, baina hormak isilarazten tematzen diren garai honetan, Euskal Herriko pintada zaharrenaren aurrean egon gaitezke.