INFO

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jotzea leporatuta

Gasteizko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du Zabalgana auzoan, bere bikotea jo eta etxetik irtetea ekiditen saiatzeagatik. Atxilotutakoa, epailearen aurretik igaroko da datozen orduetan. Emakumea, ihes egin nahian, eskaileretatik erori zen eta ospitalean artatu behar izan dute.


Gizonezko bat atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak, bere bikotea jotzea leporatuta. Etxetik ihes egin nahian zegoenean, emakumea eskaileretatik behera erori dela jakinarazi du arabar hiriburuko Udalak.

Atzo goizean eman zen atxiloketa, 092 telefonoan gizon batek emakume bat jo zuela zioen salaketa jaso ostean. Zabalgana auzoan izan ziren gertakariak. Udaltzaingoa bertara gerturatu zen, eta eskaileretan aurkitu zuten emakumea. Jakinarazi dutenez, emakumezkoa «oso izututa» zegoen eta kolpatua izanaren «zantzu argiak» zituen.

Biktimak berak jakinarazi zien udaltzainei bere bikoteak jo egin zuela, eta etxetik irtetea galarazin nahi izan ziola. Honen ondotik, gizonezkoa atxilotu egin zuten, nahiz eta honek emakumea erasotu izana ukatu egin zuen. Eztabaida bat izan zutela onartu zuen soilik.

Biktima ospitalera lagundu zuten, non zauriak artatu zizkioten. Gizonezkoa, aldiz, epailaren eskuetan geratu da gaur goizean.