Elkartasun uholdeak bete du sarea Maravillas gaztetxea babestuz
Iruñeko Maravillas gaztetxearen hustea azkar zabaldu da sare sozialetan. Polizia operazioaren irudi eta bideoak harat eta honat ibili dira goizean goizetik, elkartasun uholde bat eraginez.
Iruñeko Maravillas gaztetxea hustu dute Foruzaingoak eta Polizi espainolak. Goizaldeko bostak aldera bertaratu dira bi Poliziak. Lehenak eraikinean sartu dira eta Polizia espainolak, berriz, inguruko kaleak itxi dituzte bizilagunak gerturatu ez zitezen. Gaztetxearen barrenean 22 lagun zeuden lotan, huste lanak eragozteko helburuz.
Kargak eta tentsio une gogorrak bizi izan dira goizean zehar. Gaztetxearen inguruetan dozenaka pertsona bildu dira operazioaren aurka protestatzeko. Aldapa kalean bildu den jendearen aurka egin dute segurtasun indarrek. Borrekin jo dituzte asko eta une batean pilotak ere jaurti dituzte. Bi pertsona eraman behar izan dituzte erietxera, artatzera eta hainbat lagun identifikatuak izan dira.
Aldapa karrikatik animo guztiak!!! Zuekin gara gazteaak!! Eutsi gogor @maravillasGTX!!! @geroabai ez dugu barkatuko. #MaravillasHerriarentzat pic.twitter.com/dxgFnmUOX3
— Inhar Iraizotz (@iraizotz) 2018(e)ko abuztuaren 17(a)
Maravillas gaztetxearen irudi eta bideoak azkar zabaldu dira sare sozialetan eta elkartasun uholdea eragin du.
Gazteak teilatuetan, gazteak balkoira kateatuta, gazteak izututa eta malkoetan, eta haien parean polizien indarkeria, burokraziaren basakeria betierekoa. Beti beti beti da gauza bera desalojo bat: boterearen erradiografia gordina #maravillaselkartasuna
— lander garro (@landergarro) 2018(e)ko abuztuaren 17(a)
Asko dira Euskal Jai gaztetxea gogoan izan dutenak. Hura ere, bortizki hustua izan zen 2004ko abuztuaren 15an.
Orandik min dut #euskaljai oroitzean eta orain #maravillas, ze abuztu beltzak Iruñean. Kaka zaharra! https://t.co/BAcDFZEoYR
— rubensánchezbakaikoa (@arlotea) 2018(e)ko abuztuaren 17(a)
2004-08-15 Euskal Jai (UPN)
— Beñat Agirre (@supro) 2018(e)ko abuztuaren 17(a)
2018-08-16 @maravillasGTX (Geroa Bai)#MaravillasHerriarentzat #MaravillasHerriarentzat #MaravillasHerriarentzat#MaravillasHerriarentzat
Iruñetik kanpo ere, asko dira igorri diren elkartasun mezuak:
Animo Gazteak!!!! Errekaleortarrak ere Maravillaserako bidean gaude!! EUTSI!!!!!
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) 2018(e)ko abuztuaren 17(a)
De Errekaleor también vamos hacia Maravillas!!
Animo eta eutsi gogor!!!#MaravillasHerriarentzat pic.twitter.com/zKq1xft7aT
Besarkada erraldoia Maravillas gaztetxearen barruan zaudeten lagunei!#MaravillasAurrera#MaravillasHerriarentzat#MaravillasGaztetxea#Maravillas pic.twitter.com/KgXXi2gMNp
— gares gorria (@gares_gorria) 2018(e)ko abuztuaren 17(a)
Asko dira Poliziaren eta Geroa Bai-ren jarrera deitoratu dutenak:
Recurrir a la violencia es de cobardes, enviar a la policía a desalojar un espacio autogestionado, también #Maravillas https://t.co/FYVkjfEN8R @geroabai @maravillasGTX @AhotsaInfo @ehbildu @Podemosnavarra @iunida @PSNPSOE
— Yolanda Rodríguez (@cielikolindo) 2018(e)ko abuztuaren 17(a)
Kaixo @uxuebarkos eta @GeroaBaiIrunea Maravillas gaztetxearekin egiten ari zaretena lotsagarria da. Zaborra zarete. Gora @maravillasGTX eta gora okupazioa! #maravillaselkartasuna #MaravillasGTX
— Pedal Kolpeak (@PedalKolpeak) 2018(e)ko abuztuaren 17(a)
Une hunkigarriena baina, Joxefina Lamberto, gaztetxaren izena daraman Maravillas Lambertoren ahizpa agertu denean eman da.
Maravillas Lambertoren ahizpa, Joxefina Lamberto, pasa da @maravillasGTX husteagatik protestatzen ari den jendearen aurretik. "Maravillas, maravillas, florecica de Larraga" kantatzen hasi dira pic.twitter.com/8hStlE5fce
— Saioa Alkaiza (@SaioaAlkaiza) 2018(e)ko abuztuaren 17(a)
Cuando sobran las palabras...
— Igor Meltxor (@IgorMeltxor) 2018(e)ko abuztuaren 17(a)
Josefina, hermana de Maravillas Lamberto.#DUINTASUNA❤️#MaravillasHerriarentzat pic.twitter.com/DlauxXgHlW