INFO

Idiazabalgo gazte bat hil da Mexikon izandako istripu batean

Mexikon oporretan zela izandako errepide istripu batean 33 urteko neska idiazabaldar bat hil da. Bikotearekin batera izan du istripua eta azken hau ospitalean dago zaurituta. 


Idiazabalgo bikote batek ondorio latzak utzi dituen istripua izan du Mexikon. 33 urteko neska hil egin da istripuaren ondorioz eta mutila ospitalean dago zaurituta. Oporretan ziren Cozumel irlan eta motoan zirela auto baten aurka jota izan dute istripua. 

Mexikoko tokiko hedabide batek zabaldu duenez ostegun arratsaldean izan zen istripua irlaren hegoaldean. Istripua bi euskal herritarren motoaren eta bertako taxi baten artean izan da eta Fiskaltza gertatutakoa ikertzen ari da.