Koldo Almandozek eskuratu du Irizar Saria
Koldo Almandozen lehenengo film luzearentzat, ‘Oreina’rentzat, izan da aurtengo Euskal Zinemaren Irizar Saria. Beste sari paralelo batzuk ere jakinarazi ditu dagoeneko jaialdiak.
Zinemaldiak gaueko 21.00etatik aurrera jakinaraziko du aurtengo palmares ofiziala zein filmek osatuko duten. Horren aurretik, dagoeneko jakinarazi ditu hainbat sari.
Euskal Zinemari Irizar Saria aurtengo edizioan Koldo Almandozen ‘Oreina’rentzat izan da. Zuzendari donostiarraren lehenengo film luzea da, nahiz eta ez den Zinemaldian parte hartzen duen lehenengo aldia. Aurtengoan New Directors sailean aurkeztu du bere lana.
Bereaz gain, beste sari paralelo batzuk ere jakinarazi ditu Zinemaldiak. Zabaltegi-Tabakalera saria Jean-Gabriel Periotek zuzendutako ‘Song for the Jungle’ filmak eskuratu du eta Elena Lopez Riera aipamen berezi batekin itzuliko da ‘Los que desean’ lanari esker.
Publikoaren Saria Raul de la Fuente eta Damian Nenowren ‘Un día más con vida’ filmak eskuratu du eta Europar Fimaren Saria Lukas Dhontentzat izan da, ‘Girl’ filmagatik.
Gazteriaren Saria, bestalde, Celia Rico Cavellinok zuzendutako ‘Viaje al cuarto de una madre’ lanarentzat izan da.