Iurretan lehen aldiz neska-mutilek osatutako dantzari taldea irten da plazara
Emozioz gainezka hartu zuen Iurretako plazak lehen dantzari-dantza parekidea. Sareetan ere oihartzuna izan du ikuskizunak.
Iurretan neska-mutilek osatutako belaunaldi berriak dantzatu du dantzari-dantza aurtengo San Migel egunean. Orain arte, tradizioak aginduta, gizonek bakarrik dantza zezaketen dantzari-dantza, haatik belaunaldi aldaketarekin batera, genero bereizketarik gabeko ikuskizuna etorri da.
Iurretako plazan, txalo artean jaso zuen herriak tradizioren aldaketa. Emozioz betetako malkoren bat ere suma zitekeen, bai dantzarien eta baita publikoan zeuden emakume batzuen aurpegietan.
Aldaketa sasoia bizi du dantza munduak eta Iurretako Mikel Deuna dantza taldean aritzen diren neskei, mutilei bezalaxe, hasiera hasieratik erakutsi diete dantzari-dantzako pausoak. San Migel egunean lehenengo aldiz dantzatu dute arren, aurretik Bakixa eta Oromiño auzoetan eta Bilboko dantzari egunean eta Bilboko jaietan atera dira plazara.
Oraingoan, ordea, euren herrian eman dute urratsa eta sareetan ere oihartzuna izan du dantzari-dantza parekideak.
Bandera kamara geldoan...#Iurreta #Dantzariak #Bandera #SanMigelak #Igerrak @anboto @durangondigital @InfoMugalari @guredot_dotb pic.twitter.com/uDNUjrAwr3
— Julen Orbegozo (@julenor) 2018(e)ko irailaren 28(a)
Zorionak Iurretako dantzariei ezinbestekoa den pausoa emateagatik. Laster, herri guztiek bide hau hartuko dute. Dantzariak behingoz dantzari. Hartu, sortu, eman. @iurretadantzari https://t.co/hqheUNaHKw
— Eusko Lorak (@euskolorak) 2018(e)ko urriaren 1(a)
Gora Sanmigelak!!! #iurreta-ko neska-mutilak #dantzan #berdintasuna pic.twitter.com/iom8WbCVDz
— Iñaki Totorikaguena (@itotorikaguena) 2018(e)ko irailaren 28(a)
Ze hunkigarria den emozioz betetako ekitaldi batean tradizioak alda daitezkeela ikustea. Biba zuek!!!! https://t.co/NYFAGKZK9z
— Jone (@jguenetxea) 2018(e)ko irailaren 28(a)
Irten dira dantzari gazteak San Migeletan plazara! Ederra joan da asteburua eta oraindik jaiak ez dira bukatu.
— Eñaut (@irribarrez) 2018(e)ko urriaren 1(a)
Lehenengo "Kurutze" eta "Grabileteak" erakustean hasi ginenetik pasa da denboratxo bat eta egin duten lan guztiak eman du bere fruitua.#GaurkoTira pic.twitter.com/AHK7cOMAT9
* Albistean ageri den bideoa @julenor-ek partekatu du Twitterren.