INFO

Baiona jendez eta aukerez bete du Alternatiba ekimenak

Alternatiba ekimenak 15.000 lagun bildu zituen atzo Baionan, dozenaka hitzaldi eta postuek Lapurdiko hiriburua edukiz eta aukerez betetzen zuten bitartean. Sareetan ere sumatu da ekimena.

Mukuru ziren Baionako karrikak Alternatiba ekimenarekin. (NAIZ.EUS)

Ehunka postu, dozenaka hitzaldi eta milaka lagun elkartu ziren atzo Baionan Alternatiba ekimen arrakastatsuan. Baiona Ttipia, lurraren berotze efektuari zein beste hainbat erronkari aurre egiteko antolatuak diren ehunka elkarteren bilgune bihurtu zen. Denetariko eskaintzak aurki zitezkeen. Sindikatuak, elkarteak, komunikabideak, mota guztietako ekoizleak, langileak, ikasleak aurki zitezkeen bertan.

Sareetan ere oihartzuna izan du ekimenak. Hemen bildu ditugu aurkitutako hainbat mezu eta iruzkin: