INFO

Okupazioaren aldeko aldarriak Gasteiztik sarera

«OkupaTU Gasteiz» lelo hartuta ehunka lagunek manifestazioa egin zuten Gasteizko kaleetan, Udalak ezarritako zentsura gainetik, autogestioa oinarri duten proiektuei babesa helarazteko. Gasteizko kaleetan entzun ziren aldarriek oihartzuna izan dute sare sozialetan.

Jaia nagusi OkupaTU Gasteiz egunean. (Jaizki FONTANEDA / FOKU)

Ehunka lagunek Gasteiz  okupatu zuten larunbatean, Hala Bedi, Gaztetxea, Auzolana eta Errekaleor zoriondu eta OkupaTU Gasteiz Eguna ospatzeko. Udalak ezarritako zentsuraren gainetik, manifestazio jendetsu eta koloretsu batek hartu zuen hiria eguerdian, eta bertan abiatutako jai giroak gaueko ordu txikiak arte jarraitu zuen.

Kalea guztiona dela aldarrikatzeko lau zutabetan antolatu ziren gasteiztarrak: Mugimendu feminista eta presoen eskubideen aldeko taldeak Aldabetik atera ziren, gazteak eta pentsionistak Iparraldetik, okupazio mugimendua Leizaola plazatik eta ekologistak eta errefuxiatuen eskubideen aldeko taldeak Fariñasetik. Behin bat eginda, elkarrekin ospatu zituten Hala Bediren (35 urte), Gasteizko Gaztetxearen (30 urte), Auzolana pilotalekuaren (10 urte) eta Errekaleor Biziriken (5 urte) urteurrenak.

Ibilbide guztian zehar giro alaia izan zen protagonista, izan ere, puxikak, elekrotxaranga, batukadak eta ke poteak aldarrikapenekin nahastu ziren mobilizazioa osoan zehar.

Gasteizko kaleetan entzun ziren aldarriek oihartzuna izan dute sare sozialetan eta #OkupaTU6asteiz traolaren magalean bildu dira eguneko irudi, bideo eta iruzkin asko. Hona hemen bildumatxo bat.