Haurrek margotutako babes kutxak, erraustegirik gabeko etorkizun baten alde
Erraustegi inguruetan bizi diren haurrek egindako marrazkiekin sortutako postalak biltzen dituzte GuraSOS plataformaren babes kutxa hauek. Postalak, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olanori zuzenduak daude eta bildu nahi duten dirua herritarren parte hartze prozesuaren gastuak ordaintzera bideratuko da.
Haurrak, ingurumena, elkarbizitza edo etorkizuna babestu nahi duten kutxak plazaratu ditu GuraSOS plataformak. Erraustegiek eragiten duen esparruan bizi diren haurrek egindako marrazkiak biltzen dituzten postalak gordetzen ditu kutxatxo hauek. Eta postalak, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olanori zuzenduak daude.
«Gure haurren begiradak berritzen du itxaropena guregan eta goizero sinesarazten digute ez dela berandu. Inoiz ez dela berandu Gipuzkoa osasuntsuago baten alde egiteko», dio postaletako batek, adibidez.
Kutxa hauek salduta bildutako laguntza, Gipuzkoako hiri hondakinen kudeaketarekin dagoen arazoa konpontzeko bide-orria diseinatuko duen Hitzartu herritarren parte hartze prozesuaren gastuak ordaintzera bideratuko da. «Honek guztiak diru asko eskatzen du», zioen GuraSOS-en lehendakari Joxe Mari Izetak, Kutxak aurkezteko Donostian egin zuten agerraldian.
Premiak bultzatuta, sormena martxan jarri eta umeak ipini dituzte lanean. Izan ere, Urriaren 7an Usurbilen haurrek, GuraSOSek frontoian deitutako tailerretan, sortutako marrazki eta hitzekin apainduak daude kutxak.
Aipatu kutxak 10 eurotan eskuratu ahal dira. Salmenta puntuen informazio gehiago HEMEN.
Cajas que protegerán nuestra Gipuzkoa. 69119 niños y jovenes necesitan nuestra ayuda. DIFUNDE!!
— gurasos (@tgurasos) 2018(e)ko azaroaren 8(a)
BABESKUTXAs para financiar un 'Plan alternativo de gestión de residuos' con garantías, transparente y con participación ciudadana. Puntos de venta en:
Info+: https://t.co/p70HsJpPyi pic.twitter.com/hBgvxFfjtC