Mapa orokor bat feminismoari
Bell Hooksen ‘Feminismoa denon kontua da’ lana euskarara ekarri du Katakrak argitaletxeak. Amaia Apalauzak itzuli du testua eta Mari Luz Estebanek egin dio hitzaurrea.
«Denboran atzera egiten du Bell Hooksek liburu honetan, non gauden ikusi eta feminismoak norantz joan behar duen ikusteko», azaldu du Mari Luz Estebanek liburuaren aurkezpenean.
19 ataletan banatutako azalpen argigarria egiten du Hooksek, klasikoak eta ez hain klasikoak diren terminoak xehatuz.
«Ipar Amerikako errealitatea hartzen du oinarri, baina hemen ere aplikagarriak dira planteatzen dituen arazoak», gaineratu du.
«Feminismoaren mapa orokor bat egin du lan honetan eta feminismorako hastapen lana izan daiteke, baita barruan daudenentzat test argigarri bat ere», gaineratu du Hedoi Etxarte editoreak.