Berriz min hau... Sareek malko artean esan diote ‘Ikusi arte’ Berri Txarrak taldeari
Berri Txarrak taldeak txio bidez eman zuen atzo geldialdi mugagabearen iragarpena. Txioa baina, bonba baten antzera erori zen zaleen artean eta taldeak 25 urte hauetan utzitako letrak erabili zituzten askok adio esateko.
Euskal rock zaleek malkoak isuri zituzten Berri Txarrak taldeak geldialdi mugagabearen iragarpenarekin. 25 urteko ibilbidearen ostean, eten bat egitea erabaki duela iragarri zuen atzo Berri Txarrak taldeak. Agurtzeko parada izango da baina, izan ere, hurrengo urterako ‘Ikusi arte’ esateko bira luzea egingo du talde nafarrak.
Sare sozialak erabili zituen taldeak «etenaldi mugagabeaz» mintzo egiteko. Txioa baina, bonba baten antzera erori zen zaleen artean.
BERRI TXARRAK: IKUSI ARTE (1994-2019)
— Berri Txarrak (@berritxarrak) 2018(e)ko abenduaren 12(a)
Comunicado oficial: https://t.co/BIEl3jWkPj#BTXIkusiArte pic.twitter.com/FSOEI2qU6A
Mende laurden honetan ateratako bederatzi diskoak, dokumentala eta ehun kantu baino gehiagoko soinu banda izan dituzte gogoan jarraitzaileek. «Belaunaldi oso baten soinu banda zarete» diote sarean batek baino gehiagok eta euren imajinarioan atxikitutako letrak erabili zituzten askok taldeari adio esateko.
negar egin dezakegu ya edo oraindik ez? #IkusiArte #BerriTxarrak pic.twitter.com/f52pgUId9G
— nere nere (@aranburunerea) 2018(e)ko abenduaren 12(a)
Plazer bat #berritxarrak
— Mattin Larralde (@bedieuskaldun) 2018(e)ko abenduaren 12(a)
Nerabezarotik zuek letrek eta musikak konprenitu, inspiratu eta piztu nautelako
#BerriTxarrak komunikatua ta gero lur jota gelditu naiz. Eskerrak asimilatzeko urtebete eman diguzuen
— Aritz Ucelay Aristi (@AritzUce) 2018(e)ko abenduaren 12(a)
Bizi ala iraun, bizi ala iraun, biziraun zu barik. #BerriTxarrak
— Txomin Bujanda (@txominzarautz) 2018(e)ko abenduaren 12(a)
Aro baten hasiera eta amaieraren lekuko izan gara. Goizean irakurri, baina orain arte ez dit biajea eman. Esker ona eta aje emozionala. Nik jada ez dut gogoan nolakoa zen bizitza berri gabe, baina... "ezin dela ezinezko dena". @berritxarrak #BerriTxarrak #ezdahitzikezdudalako
— jordi lilolu (@julelilolu) 2018(e)ko abenduaren 12(a)
Oihu egin nahi dut arima urratu arte... #BerriTxarrak
— Ainhoa Furundarena (@afurunda) 2018(e)ko abenduaren 12(a)
Spotifyk hau esaten dit, eta arrazoirik ez zaio falta #berritxarrak #btx @berritxarrak pic.twitter.com/0dWCgl6SEI
— Mikel (@mkl_a) 2018(e)ko abenduaren 7(a)
Goizeko bederatziak pasatxo ziren Berri Txarrak taldearen Twitter kontuak txioa bota zuenean, ordutik ehunka izan dira bueltan jasotako esker eta agur mezuak. Taldeak utzitako abestiak lerrotara ekartzeko abagunea baliatu zuten askok.
Gure belaunaldiaren soinubanda #IkusiArte #BerriTxarrak 10- Denak ez du balio https://t.co/RNKaDEJ1UF
— Beñat Zarrabeitia (@bzarrabeitia) 2018(e)ko abenduaren 12(a)
Egunon#berritxarrak #IkusiArte
— Aitor Ibero (@aitoribero1) 2018(e)ko abenduaren 13(a)
" eta aurrera egin
Loa kentzen didanari
ekintzekin erantzun
Lagunarteko uneak luzarazi
Maitasuna egin maite dugunekin
Carpe noctem!
Eta min eman arte zure falta izan...
Baina beti zutik erorihttps://t.co/bb0Zwd6YwG pic.twitter.com/LfwnS03xOe
...Ez da homofobia:familia da
— Mañu (@manu_t8) 2018(e)ko abenduaren 12(a)
Ez da tortura: efikazia da
Berba ta irudiak kontrola
Hau da mende berri bat mundu zahar batetan
Ez al gara konturatzen
egia desitsuratzen
dutela hitzak aldatzen... #berriTXARRAK
Berri Txarrak - Iraila https://t.co/nd0pMST15b vía @YouTube Ikusi arte! Hasta la vista! #berritxarrak #music #nowplaying
— Andrés G. (@zeus_drummer) 2018(e)ko abenduaren 12(a)
Hainbeste urte zuen musika entzuten, zenbat momentu, zenbat juerga zuekin. Etapa bat amaitzen da baina zuen musika betirako geldituko da!! Mila esker #berritxarrak ta IKUSI ARTE!! https://t.co/KkScBrlACH
— kali!!! (@_kalimera_) 2018(e)ko abenduaren 12(a)