INFO

Realak ezin izan du Espanoyolen atea zulatu

Txuri-urdinek aukera dexente izan dituzte Espanyoli irabazteko, tartean penalti bat, baina ez dira gai izan Mariajoren atea zulatzeko. Husna eginda, puntuak banatu dituzte azkenean. [Emaitzak eta sailkapena]

Garaipena eskuratzeko aukerak izan dituen arren, husna egin du Realak Espanyolekin Zubietan. (Jon URBE/FOKU)

Partida garrantzitsua zen txuri-urdinentzat eta hasieratik saiatu dira Gonzalo Arconadaren jokalariak presioa egiten eta hainbat gol aukera izan dituzte: Nahikariren jaurtiketa desbideratu bat, kontraeraso arriskutsu bat Cardonak borobildu ezin izan duena, Manuren falta jaurtiketa zutoinera….

Talde katalanak ez du ia arriskurik sortu lehen zaitan.

Bigarren zatia ere antzera hasi da. Aurreneko minutuetan epaileak Nahikariri eginiko penaltia adierazi du. Aurrelari txuri-urdinak jaurti du, baina atezainak gelditu egin du.

Espanyol hamar jokalarirekin gelditu da, Dulce Mariak bi txartel hori ikusi baititu.

Azken minutuetan sufritu egin dute katalanek, baina donostiarrek ezin izan dute golik egin.

Puntu bat eskuratuta, eta garaipena lortzerik izan ez duten arren, azken porroten bolada txarrari amaiera eman diote Arconadaren neskek. Datorren astean Valentziaren aurka jokatuko dute urteko azken partida.