INFO

Olentzerok Aita Noel K.O. utzi zuenekoa

MUAK euskal media digitala dago besta eta errespetua aldarrikatzen duen borrokaldi honen atzean.Hendaia eta Urruña elkartzen dituen erlaitza bihurtu zuten Olentzero eta Aita Noelentzat borroka eremua.

Olentzero eta Aita Noelen borroka.

Olentzero eta Aita Noel Gabonetako pertsonai maitatuak boxeo izarrak balira bezala borrokatu ziren atzo. Hendaia eta Urruña elkartzen dituen erlaitza ederra bihurtu zuten ring eta jaiotzez ugandarra den Nahia ziburutarra izan zen norgehiagokaren epaile.

Jaguar eder batean iritsi ziren Olentzero eta Aita Noel, euskal traparen ordezkari den Gorpuzkingz Hondarribiko taldeko Zakil O´Neil-ek gidatuta. «Jo ta ke!» entzun orduko abiatu zen «historikotzat« jo duten borrokaldia.

Ezusteko galantak eman zituen Julen Butcher-ek Olentzeroren paperean eta k.o utzi zuen Johan ‘The Silencer’ Segas Aita Noël, ikusle dezente bildu zituen norgehiagokan. Galdu arren, Olentzerok bere txapela kendu eta Aita Noeli jantzi zion, Nahia epaileak «besta bai errespetua ere bai» aldarrikatzen zuen bitartean.

MUAK euskal media digitala dago borroka honen itzalean. Entretenimendua, kultura eta ‘Native publizitatea’ sustatu gura du estudio kreatibo honek. Azken helburua, baina, «muga mentalak askatu eta aurreiritzien aurka jotzea» du.

Kazetaritza modu batzuk «birpentsatuz», belaunaldi berriei zuzentzen dizkie edukiak MUAK media digitalak. Euskal Herri osotik egiten du lan gainera, bere erredaktore, kazetari, ilustratzaile eta errealizadoreekin; «tendentzien eta baita gizarte galdera zenbaiten inguruan ere», nabarmentzen du euskal mediak bere web orrian.