INFO

Baztango komertzio txikiaren aldeko benetako spota

Hautsak harrotu zituen harategiko lapurretaren ostean, salmentan sustatzeko bideoa kaleratu du Bertan Baztango Merkatari, Zerbitzu eta Ostalaritza Elkarteak 

Baztango irudia.

Komertzio txikiak bizi duen egoera zaila ikusgarri egin nahi zuen joan den astean sareak astindu zituen Elizondoko harategiko lapurreta. Bertan Baztango Merkatari, Zerbitzu eta Ostalaritza Elkartea zegoen bideo horren atzean eta hautsak harrotu zituen bai Baztanen eta baita handik kanpo ere.

Orain benetako bideoa sareratu dute eta Baztango irudi ederrekin batera, tokiko komertzioak bizi duen etorkizun beltzaz ohartarazten dute. Azken urteetan bailara 38 denda itxi behar izan dituztela ematen dute aditzera. Kontzientziak astindu nahi ditu spotak.