Kirioak sarean, Berri Txarrak taldearen kontzerturako sarrerak erosi nahi eta ezinean
Zerbitzariak gainezka eginda, egun osoan zehar arazo teknikoak nagusi izan ziren Berri Txarrak taldearen azken kontzerturako sarrerak erosteko orduan. Sare sozialetan, ostera, kirioak dantzan.
Herritarrak erotuta ibili ziren atzo ordenagailu aurrean Berri Txarrak taldearen azken kontzerturako sarrerak erosi nahian. Atzo eguerdian ipini behar zituzten salgai, haatik, 12.00ak baino lehen, zerbitzaria gainezka eginda zegoen.
Hamabiak pasatxotan eman zuen arazoaren berri talde nafarrak. Arazo teknikoak zirela medio, zerbitzaria erori eta pazientzia galdegiten zuen, konpontzeko lanetan zirela nabarmentzearekin batera.
⚠️ Zerbitzariak gainezka egin du eta momentu honetan arazoa konpontzen saiatzen ari gara. Pazientzia apur bat eskatzen dizuegu. Barka eragozpenak.
— Berri Txarrak (@berritxarrak) 2018(e)ko abenduaren 19(a)
⚠️ Atención: el servidor ha colapsado y estamos tratando de arreglar el problema. Os pedimos paciencia, disculpad las molestias.
Jendetza zebilen interneten Nafarroa Arena pabiloian azaroren 23rako aurreikusitako kontzerturako sarrerak erosi nahian. Eta hala aritu ziren egun osoan zehar. Arratsaldean Berri Txarrak taldeak berriz atera behar izan zuen Twitterren azalpenak ematera.
⚠️Neurriak hartu genituen hau ez gertatzeko, baina teknikarien esanetan segunduko 3.000 lagun aldi berean erosten saiatzen direnean, ez dago modurik. Musikaze bidez saltzen duten talde guztien sistema joan da pikutara honengatik. Konpontzen saiatzen ari. Barka endredoak (1/3)
— Berri Txarrak (@berritxarrak) 2018(e)ko abenduaren 19(a)
⚠️Sarrera erostea lortu duzuenok lasai egon, email bidez jasoko dituzue erositako sarrerak ahal bezain pronto. Orain ez dizue jaisteko aukerarik ematen sistema erori egin delako, baina sarrera horiek zuenak dira. (2/3)
— Berri Txarrak (@berritxarrak) 2018(e)ko abenduaren 19(a)
⚠️ Eta ez. Sarrerak ez dira agortu. Oraindik geratzen dira eta eskuragarri egonen dira zerbitzariaren arazoa konpondu bezain laster. Ezohiko egoera baten aurrean gaude. Milesker zuen pazientziarengatik eta talde honenganako maitasunarengatik. Ez dugu sekula ahaztuko. (3/3)
— Berri Txarrak (@berritxarrak) 2018(e)ko abenduaren 19(a)
Bien bitartean, ordenagailu edo mugikor aitzinean zeuden Berri Txarrak taldearen zaleen kirioak dantzan ziren.
Cabrones! @berritxarrak en serbidorea kolapsatu duzue!!! pic.twitter.com/ezL99zTqoU
— Haritz Pascual (@haritzpg) 2018(e)ko abenduaren 19(a)
#BerriTxarrak Aupa ordenagailuaren edota mugkorraren bestaldean zaudeten guztiak pic.twitter.com/ZPiWFWm2uQ
— iRuñee :) (@arkkuso) 2018(e)ko abenduaren 19(a)
Nire galdera da: ordu bete pasa den honetan, norbaitek munduan erosi du #berritxarrak-en sarrerarik? #f5f5f5f5
— Amaia Ugalde (@amai_ugal) 2018(e)ko abenduaren 19(a)
@berritxarrak-en azkeneko kontzerturako sarrerak erostea irudi grafikoa: pic.twitter.com/I6QZqPr4VF
— iRuñee :) (@arkkuso) 2018(e)ko abenduaren 19(a)
Orduak aurrera joan ahala, haserrea ere nagusi zen sarrerak erosi nahi eta ezin zenbiltzanen artean.
hiru ordu daramazkit ordenagailu aurrean (beste hainbat bezala) ezer lortu gabe eta oraintxe enteratu naiz jendea beste leku batetik zebilela sarrerak erosten, jadanik agortuak (lehen mila hoiek pentsatu nahi dut)...
— nere nere (@aranburunerea) 2018(e)ko abenduaren 19(a)
Bi ordu, bi ordenagailu, bi sakelako. + lagunak. Ze ostia egin behar da sarrerak lortzeko!? #berritxarrak Nagore Vega agregado, https://t.co/twJtV2GcIa
— Nagore Vega (@muxkilla) 2018(e)ko abenduaren 19(a)
Honek konponbide bakarra dauka. Kontzertu gehiago antolatu jarraitzaileak asetuta gelditu arte!
— Ion (@Ur2eta) 2018(e)ko abenduaren 19(a)
Llegar hasta el último paso, de llegarme el mensaje al móvil para confirmar la compra, y caerse de nuevo!!
— Iker Beroiz Nieto (@Rojigorri) 2018(e)ko abenduaren 19(a)
— Alex alvarez (@alexinhoalvarez) 2018(e)ko abenduaren 19(a)
cmd + R
— Txuleton (@txuleton) 2018(e)ko abenduaren 19(a)
cmd + R
cmd + R
cmd + R
cmd + R
cmd + R
..... pic.twitter.com/ZDFJBUvMLv
Lortu ostean, inbidia eman nahian sare sozialetan agertu zirenak ere badaude.
Nik lortu ditut @berritxarrak #BerriTxarrak #ikusiarte #IkusiArteTour19
— Etxahun (@EtxahunG) 2018(e)ko abenduaren 19(a)
Erositak eta emaila jasota!!!!! @berritxarrak eta ordaindutak ere!!!
— al kan txau (@Akantsau) 2018(e)ko abenduaren 19(a)
Azken orduan sarreren salmenta etetea erabaki zuen Berri Txarrak taldeak.
Gaurkoz sarreren salmenta geratu beharrean gaude. Espero dugu laster informazio gehiago helarazi ahal izatea, barka eragozpenak. Hemen @musikaze-ren komunikatua eta azalpenak:https://t.co/HdmnCp0k8i pic.twitter.com/1gIZ3sZUO7
— Berri Txarrak (@berritxarrak) 2018(e)ko abenduaren 19(a)
Abenduaren 12an iragarri zuen Berri Txarrak taldeak «ziklo ahaztezin bat itxi» eta 2019an geldialdi mugagabea egingo zuela, 'Ikusi Arte Tour' izeneko bira luze bat egin ondoren.