Realeko bazkide eta akziodunek ezezko argia eman diote apustu etxeekin akordioak egiteari
Realak apustu etxeekin babesletza akordioetara iristeko aukerari buruz eginiko galdeketan parte hartu duten 6.638 lagunetatik, 5.715ek ezezkoa eman diote eta 814 baino ez dira alde agertu.
Apustu etxeekin babesletza akordioak egiteko aukeraren inguruan bazkide eta akziodunen artean Realak egin zuen galdeketak emaitza argiak utzi ditu, taldeak berak webgunean argitaratu dituen datuek erakusten dutenez.
Akziodunen Batzar Orokorrean iragarri zuen Jokin Aperribay Realeko presidenteak galdeketa hori egingo zuela.
Parte hartu duten 6.638 lagunetatik, 5.715ek aurkako botoa eman dute eta 841 bakarrik agertu dira alde. 73 boto zuri eta bederatzi baliogabe ere izan dira.
Futbolean, Lehen Mailan dauden 20 taldeetatik 19 daukate apustu etxeekin kontraturen bat sinatuta.